Adierazpenen harira, berriro zigor dezaketela ohartarazi dio Bidarti Justizia Ministerioak

Nolanahi ere, espetxetik atera berritan egin zuen hitzaldian ez dagoela deliturik agertu dute Frantziako Justizia Ministerioko iturriek. Pascal Clement Justizia minisroak goizean esandakoa -adierazpen horiek ikertu egingo dituztela- abisua dela zehaztu dute, eta adi ibiltzeko ohartarazi diote IK-ko preso ohiari.

2007ko otsailaren 15a
17:51
Entzun
Bidartek espetxetik irtetzean egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte Frantzian. Pascal ClementJustizia ministroak gaur goizean berriro esan du hitz horiek "ikertu" egingo dituztela eta Iparretarrak-eko (IK) preso ohia berriro zigor dezaketela "krimenaren apologiagatik". "Pentsatzen badu bitarteko guztiek balio dutela bere kausa defenditzeko, bitarteko kriminalek barne, Bidartek berriro kartzela zigorra jaso dezake terrorismoaren apologiagatik", esan du Clementek gaur telebista batean.

Hain zuzen, IK-ko preso ohiak, besteak beste, "herriak bizi behar du" esan zuen atzo Clairvauxko espetxetik irtetean, lelo hori Iparretarrak erakundeak esaten zuela gogora ekarriz. "Gora IK" ere oihukatu zuen. Frantziako Fiskaltza hasi da hark esandakoa ikertzen.

Hala ere, Justizia Ministerioko iturriek zehaztu egin dituzte arratsaldean Clementen goizeko adierazpenak, eta ministroak "abisu" bat eman nahi izan diola agertu dute. Ildo horretatik, atzoko hitzetan ez dagoela deliturik ziurtatu dute. Era berean, ordea, adi ibiltzeko ohartarazi diote preso ohiari.

Bidart 19 urtean izan da preso. "Baina ene zoriona ez da osoa, zeren frantses eta espainol presondegietan beste 600 euskal preso politiko baitira oraino", adierazi zuen atzo. 2014a arte Beziersen (Frantzia) bizi beharko du Frantziako Estatuak aginduta, lan sozial batzuk egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.