Epaileak espetxera bidali ditu Aizarnazabalgo hilketaz akusatutako biak

Hilketa leporatutako bi pertsona horiek bikote dira, eta Aintzane Pujanarekin bizi ziren, Aizarnazabalgo landetxeko apartamentu batean. Ikerketaren arabera, urtarrilaren 2an hil zuten, haserrealdi baten ondoren. Baldintzarik gabe dira preso.

Pujanaren gorpua topatu, eta ikerketa abiarazi zuen Ertzaintzak. GORKA RUBIO / FOKU
Maider Galardi
2021eko urtarrilaren 15a
20:18
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Aintzane Pujanaren hilketarekin lotuta duela hiru egun atxilotutako bi pertsonek epailearen aurrean deklaratu zuten atzo, eta kartzelara bidali zituen epaileak, baldintzarik gabe; homizidioa leporatu diete.  

Bi atxilotuak bikote dira: 24 urte ditu gizonezkoak, eta 23 emakumezkoak; Errenteriakoak dira (Gipuzkoa). Ertzaintzaren arabera, Pujanarekin bizi ziren Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) landetxeko apartamentu batean. Ikerketak azaleratu duenez, labankadaz hil zuten Pujana, urtarrilaren 2ko goizaldean izandako liskar gogor batean. Kasua aztertzen ari den ikerlari taldeak, berriz, uste du gorpua Urola ibaiaren alboan utzi ostean, frogez desegiteko Gipuzkoan zehar ibili zirela. Etxea ere goitik behera garbitu zuten, delituaren zantzuak ezabatzeko asmoz.

Pujanaren gorpua urtarrilaren 4an agertu zen, Aizarnazabalgo Etxabe auzoan, ibaiaren ertzean. Biktimaren bikotekideak urtarrilaren 1ean jarri zuen haren desagerpenari buruzko salaketa, eta Ertzaintza biktimaren azken egunak eta orduak ikertzen aritu da orduz geroztik. 32 urte zituen biktimak, eta Donostiakoa zen. 

Urtezahar gaueko festarekin loturarik ez

Halaber, Ertzaintzak ohartarazi du Pujanaren hilketak ez duela zerikusirik gau hartan landetxe berean ospatzen ari zen urtezahar gaueko festarekin zerikusirik

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.