Albistea entzun

Koronabirusa

Urkulluk 20:00etara aurreratu nahi du etxeratze ordua, eta bilerak lau lagunera mugatu

Eusko Jaurlaritzak Lurralde arteko Osasun Kontseilura eramango duen proposamena aurreratu du lehendakariak, Ser irratian. Ziurtatu du egoera «oso larria» dela eta «okerrera» egingo duela, baina etxeko itxialdia saihesteko «alternatibak» badirela.

Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria David Aguilar/ Efe Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko urtarrilak 19

Aste honetan bertan jakinarazi ditu azken erabakiak Labik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19aren izurria kontrolatzeko prebentzio neurriak ebazten dituen batzordeak, baina horiek gogortzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza. Iñigo Urkullu lehendakariak gaur arratsaldean Ser irratian aurreratu duenez, Jaurlaritzaren asmoa da etxeratze ordua 20:00etara aurreratzea eta talde bilerak lau lagunetara mugatzea, eta proposamen hori bera eramango du aste honetan Madrilen egingo den Lurralde Arteko Osasun Kontseilura.

Lehendakariak uste du egungo egoera epidemiologikoa «oso larria» dela eta «okerrera» egingo duela Eguberrien efektuarengatik. Hala ere, beste itxialdi bat saihestu behar dela esan du, eta horretarako «alternatibak» badaudela gaineratu: horien artean leudeke etxeratze ordua 20:00etara aurreratzea eta gehienez lau laguneko bilkurak baimentzea. Neurri oro erkidego guztien artean adostu behar dela gaineratu du lehendakariak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Jendea paseatzen, Bilbon, iazko maiatzean. ©LUIS TEJIDO / EFE

HAMAIKA BIDE EBAKI DITU

Edurne Begiristain-Mikel P.Ansa

Gaur urtebete da SARS-CoV-2 birusaren lehen kasuak atzeman zirela Euskal Herrian. Lehen kasu haien ondorengo erauntsiak milaka lagunen bizitza jo du: birusaren ondorioz, 5.000 lagun hil dira, eta 20.000 inguru ospitaleratu behar izan dituzte. Urtebetean, hamaika bizitza zeharkatu ditu gaitzak.

Bizitzari eusteko eskuak

Ion Orzaiz

Hor egon dira, COVID-19aren aurkako lehen, bigarren edo hirugarren lerroan. Pazienteen alboan, beti. Izurria hasi zenetik, gora egin dute osasun langileen zereginek; behera, berriz, lan baldintzek. Txaloen eta diskurtsoen gainetik, «ardura» eta «baliabideak» eskatu dituzte osasun publikorako.
Anbulantzia bat, Gasteizko Txagorritxuko ospitalera sartzen. ©SINADURA / AGENTZIA

Txagorritxu: zero eremua

Ion Orzaiz

COVID-19aren izurria Euskal Herrira ailegatu zenean, Gasteizko Txagorritxu ospitalea bihurtu zen foku nagusietako bat. Langileek gogoan dute egun haietako «kaosa» eta «ezinegona».
 ©ATEF SAFADI / EFE

A<b>-</b>tik Z<b>-</b>ra: oro hartu du

Arantxa Iraola

Izurri bat zer den ulertzeko hitzez eta kontzeptuz bete dira solasaldiak, munduaren oraina azaltzeko eta geroa irudikatzeko idatzitako testuak. Batzuk jada desterratuta zeudela uste zen; beste batzuk hutsetik ikasi behar izan dira, edo gogoratu, edo esanahi berriz jantzi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna