AEB-ak

Trumpek lau urteko agintaldian egindako hamaika ateraldi

Donald Trumpek gaur egingo du azken eguna AEBetako presidente gisa, eta 2017. urtean kargua hartu zuenetik izan dituen hainbat momentu xelebre bildu ditu BERRIAk. 

2021eko urtarrilaren 19a
09:27
Entzun

Donald Trump ez da AEBetako presidente bat gehiago izan. Haren agintaldiak zeresana eman du hasieratik amaieraraino, eta ez hartu dituen erabakiengatik edo errepublikanoaren ideia politikoengatik soilik. Trumpek, aukera izan duen bakoitzean, ateraldi xelebreak egin ditu kameren aurrean, eta haietako batzuk bildu ditu BERRIAk bideo batean: bere buruari botatako loreak, hainbat pertsonari zuzendutako irainak, bere ideien defentsa sutsua, dantzak...

Trumpek gaur du azken eguna AEBetako presidente gisa, ondo bidean Joe Biden demokratak bihar hartuko baitu kargua. Heldu da trumpismoa uzteko garaia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.