EUSKAL PRESOAK

Hiru euskal preso hurbilduko dituzte, eta bi Euskal Herriratu

Zigor Orbe Sevillano eta Unai Lopez de Okariz Lopez dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaballara ekarriko dituzte. Julen Atxurra Egurrola eta Raul Fuentes Villota Duesora hurbilduko dituzte, eta Diego Ugarte Lopez de Arkaute, Mansillara.

Joan den urtarrilaren 9an Sarek deitutako protesta, Donostian. JON URBE / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko urtarrilaren 22a
15:09
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeek bertze bortz mugimenduren berri eman dute gaur, azken asteotan ortziralero bezala: bi euskal preso Euskal Herriratuko dituztela iragarri dute, eta hiru, berriz, hurbildu eginen dituztela. Zigor Orbe Sevillano eta Unai Lopez de Okariz Lopez ekarriko dituzte Euskal Herrira: Zaballako espetxera eramanen dituzte (Araba), Puerto IIItik (1.020 kilometro) eta Darocatik (345 kilometro), hurrenez hurren.

Hurbilduko dituztenak Julen Atxurra Egurrola eta Raul Fuentes Villota dira: Duesora mugituko dituzte biak (170 kilometro), eta bigarren gradua emanen diete. Atxurra Egurrola Aranjuezen dago preso (520 kilometro), eta Fuentes Villota, Soto del Realen (430). Diego Ugarte Lopez de Arkaute, berriz, Granadako espetxetik (855 kilometro) Mansillakora (370 kilometro) eramanen dute.

Iragarpen hauekin, dagoeneko 141 dira 2018ko ekainetik Espainiako Espetxe Erakundeek egindako hurbiltze edo Euskal Herriratze iragarpenak. Mugituriko presoak, ordea, gutxiago dira: 110, guztira —batzuk bi kolpetan lekualdatu dituzte: lehenik, hurbildu, eta, ondoren, Euskal Herriratu—. Bertzalde, oraindik badira iragarri bai baina mugitu gabeko presoak. Izan ere, iragarpenak eta mugimenduak ez dituzte aldi berean egiten: gaurko iragarpenarekin, 24 izanen dira iragarri bai baina oraindik mugitu ez dituzten presoak.

Zigor luzeak

Espetxe Erakundeen arabera, zigor luzeak dituzte gaur mugitzea iragarri duten bortz presoetatik lauk gutienez. Julen Atxurra Egurrola 2013tik dago preso, eta 30 urteko espetxe zigorra du. 2034an beteko lituzke zigorraren hiru laurdenak. Raul Fuentes Villotak ere 30 urteko espetxe zigorra du, eta 2031n beteko lituzke hiru laurdenak. Zigor Orbe Sevillanori hamazazpi urteko zigorra ezarri zioten Espainian. 2004an atxilotu zuten, Frantzian, eta 2010ean Espainiaratu zuten. Unai Lopez de Okariz 2001etik dago espetxean, eta 25 urteko zigorra du. Beteak ditu jada zigorraren hiru laurdenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.