Ia hamahiru urteko espetxealdia Niebla hiltzea akusatutakoarentzat

Hamabi urte eta 11 hilabeteko kartzelaldia ezarri dio epaileak, baita bost urteko baldintzapeko askatasuna ere. Genero astungarria aintzat hartu dute.

Abendua erdialdean izan zen Nieblaren hilketari buruzko epaiketa. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Maider Galardi
2021eko urtarrilaren 22a
16:28
Entzun

Asier Niebla Urnietako (Gipuzkoa) gaztea hiltzea leporatuta, ia hamahiru urteko kartzela zigorra bete beharko du gizonezko batek, epaileak zinpeko epaimahaiaren erabakia berretsi ostean. Giza hilketa egotzi zioten duela hilabete, eta hamabi eta hamabost urte arteko zigorra bete zezakeen, gehienez. Epaileak zehaztu du hamabi urte eta 11 hilabetekoa izango dela espetxealdia, eta bost urte egin beharko dituela baldintzapean aske. Nieblaren gurasoei ehuna mila euroko kalte-ordainak eman beharko dizkie, gainera; eta, anai-arrebei, 40.000 euro.

Bestalde, epaileak aintzat hartu du genero astungarria. Izan ere, 2018ko urriaren 11n hil zen Niebla, bi hilabetez koman egon ostean. Bi hilabete lehenago, andre batekin hizketan ari zela, gizonezko batek kolpe bat eman zion buruan, eta, erorita, konorterik gabe gelditu zen. Erasotzailearen bikotekide ohia zen emakumea. Akusatuak epaiketan deklaratu zuen bikotekide ohia Nieblarekin ikusi eta «inpotentziagatik» jo zuela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.