Bi emanaldi antolatu dituzte torturaren egunaren harira

40 urte beteko dira Joxe Arregi torturatuta hil zutenetik. Zizurkilen eta Bilbon izango dira ekitaldiak, 13an.

Enkar Blanco eta Ixone Fernandez Bilboko prentsaurrekoan. MAISOL RAMIREZ/FOKU
Maialen Arteaga.
2021eko urtarrilaren 29a
17:54
Entzun 00:00:00 00:00:00

40 urte beteko dira aurten, otsailaren 13an, Joxe Arregi torturatuta hil zutenetik. Arregi eta beste torturatu guztiak gogoan hartzeko, Egiari Zor fundazioak hainbat jarduera antolatu ditu. Zizurkilen (Gipuzkoa), Arregiren jaioterrian, 12:00etan izango da, Joxe Arregi Plazan. Bilbon, berriz, Alfonso Sastreren Zutoin Beltza obra irakurriko dute Bizkaia Aretoan. Bi saio egongo dira: gaztelaniazkoa, 11:00etan; eta, euskarazkoa, 12:30ean. Euskal Herriko Torturaren Kontrako egunaren harira antolatu dituzte.

Egiari Zor fundazioak beste pauso bat eman nahi du: «Torturaren ukazioa garaitu dugu; orain biktimak aitortu eta erantzukizunak hartzeko ordua da». Fundazioak dio torturak izan direla «egia ofiziala» dela ikusi dela, baina hala ere, «aitortza eta ordaina» zor zaiela oraindik. Fundazioak azpimarratu du tortura kasu gutxi aitortu direla ofizialki. Euskal Institutuaren txosten baten arabera, 1960tik 2014ra bitarteko torturen %3a baino ez da errekonozitu. Horrez gain, nabarmendu du Europako Auzitegiak sarritan kondenatu duela Espainia tortura kasuengatik, eta halere ez duela «erreakziorik» eragiten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.