«PSCk ez du gobernatzeko adinako babesik eskuratuko»

Kataluniako hauteskundeen analisia egin dute Julen Aperribai eta Arantxa Elizegi BERRIAko kazetariek, kanpainako azken egunean.

2021eko otsailaren 12a
15:20
Entzun

Bi egun soilik falta dira. Igandean egingo dituzte Kataluniako hauteskundeak, eta ikusteko dago nola osatuko den gobernu berria. Fronte asko daude zabalik, hautagai asko daude jokoan, eta elkarren arteko akordioak inoiz baino garrantzitsuagoak izan daitezke. Inkesten arabera, PSCk, ERCk edo JxCatek irabaziko dituzte hauteskundeak.

Katalunian daude Julen Aperribai eta Martxelo Otamendi BERRIAko berriemaile bereziak, eta gaur, telematikoki, egoeraren analisia egin du Aperribaik Arantxa Elizegi kazetariarekin batera. Hizpide izan dituzte, besteak beste, Kataluniako egoera, PSCren kanpaina eta gorakada, gobernua osatzeko aukerak, subiranistek sinatu duten akordioa, bozak egiteko arazoak, eta parte hartzea.

BERRIA bozen berri ematen ari da luze eta zabal, eta igandean ere zuzenean emango ditu emaitzak. Ikusi hemen argitaratutako albiste, elkarrizketa eta analisien sorta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.