INDARKERIA MATXISTA
Epaileak espetxera bidali du Azagran bikotekideari eraso egin zion gizonezkoa
Epaileak hilketa delituak, etxeko indarkeria, bortizkeria matxista, lesioak eta tratu txarrak egotzio dizkio erasotzaileari. Emakumezkoa Nafarroako Ospitalean dago, «oso larri».

Joan den larunbatean, Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen Azagran (Nafarroa), bikotekideari «bortizki» eraso egitea leporatuta, eta Lizarrako Lehen Auzialdiko eta 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak behin-behineko espetxe zigorra ezarri dio. Epaileak hilketa delitua, etxeko indarkeria, bortizkeria matxista, lesioak eta tratu txarrak egotzi dizkio erasotzaileari. Hala ere, helegitea jartzeko aukera dago.
Emakumezkoa Nafarroako Ospitalera eraman zuten erasoaren ondorioz, helikopteroz, eta jakinarazi dute «oso larri» dagoela. Zehazki, gizonezkoak eman zuen erasoaren berri; Lizarrako polizia etxera joan zen, bikotekidea hil zuela uste baitzuen.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.