Datuak

485 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean

Osakidetzak eta Osasunbideak astelehenean egindako testen %4,4k eman dute positibo. 154 pertsona daude Hegoaldeko ZIUetan; azken hilabeteko gutxien.

PCRak egiteko gunea, Nafarroako Ospitalean. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko otsailaren 23a
13:02
Entzun

Birusaren transmisioari buruzko informazioa eguneratu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak: jakinarazi dutenez, atzo 485 positibo atzeman ziren Hego Euskal Herrian egindako testetan. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak 10.891 proba egin zituzten astelehenean; beraz, %4,4 da positiboen ehunekoa. Bezperan, berriz, 360 kasu atzeman ziren. Dena dela, nabarmen txikiagoa izan zen egunean egindako proba kopurua: 7.737.

Hegoaldeko lurraldeak banan-banan aztertuta, Bizkaian zenbatu dute positibo gehien, beste behin. Zehazki, 265 kasu izan dira herrialde horretan. Bestalde, Gipuzkoan 106 kasu izan dira; Araban, 57; eta Nafarroan, 57. Foru erkidegoan, azken asteko datuei so, egonkortzea nabaritu daiteke egun bakarrean detektatutako positiboen zenbatekoan; izan ere, azken bi asteetan eguneko positiboek ez dute inoiz gainditu 100 kasuren langa.

Gainera, ospitaleen egoerari dagokionez, Osakidetzak eta Osasunbideak jakinarazi dutenez, atzo 48 pertsona ospitaleratu zituzten gaitzaren sintomak larriagotuta Hego Euskal Herrian. Halaber, oraintxe bertan 436 lagun daude erietxeetako gela arruntetan, bezperan baino 38 gutxiago. Gainera, azken datuen arabera, 154 daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan; hain zuzen, urtarrilaren 25az geroztik erregistratu den daturik apalena da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.