Albistea entzun

HILBERRIA

Rafael Gurrea hil da, Nafarroako Parlamentuko presidente ohia

UPNko kidea, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde izan zen Miguel Sanzen garaian. 80 urterekin zendu da.

Rafael Gurrea, eskuinean, ezkerretara Miguel Sanz duela.
Rafael Gurrea, eskuinean, ezkerretara Miguel Sanz duela. Lander Fdez. Arroyabe / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko otsailak 23

Rafael Gurrea Indurain hil da, UPNko politikari ohia eta Miguel Sanzen garaian Nafarroako Gobernuko lehendakariorde izandakoa.

Gurrea 1940an jaio zen, Irunberrin (Nafarroa). 1974an Burlatako alkate egin zen (Nafarroa), eta 1979an sartu zen Nafarroako Parlamentuan, parlamentari. 2003 eta 2007 bitartean Nafarroako Parlamentuko presidente izan zen. UCD alderdiarekin hasi bazen ere, UPNra pasatu zen gero, eta alderdiaren barnean ere ardura postuak izan zituen: idazkari nagusi eta lehendakariorde izan zen. 80 urterekin zendu da.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©IñIGO URIZ / @FOKU

«Poltsa jartzean konturatzen zara»

Jon O. Urain

'Non dago Mikel?'-en harira zabalduriko audioan, atxilotu bat ia hil arte torturatu zuela dio Gomez Nietok. 1984ko urtarrileko sarekada batena da erreferentzia, eta Josu Mujika izan zen atxilotuetako bat. Erraiak nahastu dizkio grabazioa entzuteak.
Carmen Calvo, Pedro Sanchez eta Aitor Esteban, Espainiako Kongresuko korridoreetan, otsailaren 3an. ©Chema Moya / EFE

Transferentzien egutegia betetzeko konpromisoa azaldu du Madrilek

Jon O. Urain

Bihar, Olatz Garamendi Autogobernu sailburua batzartuko da Miquel Iceta Espainiako Lurralde Antolaketa ministroarekin.

Mikel Zabalzaren urteurrenean egindako ekitaldia, iaz, Auritzen (Nafarroa). ©IÑIGO URIZ / FOKU

Zabalzarena xeheki ikertzeko exijitu du Nafarroako Parlamentuak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Parlamentariek aho batez eskatu dute Mikel Zabalza torturatuta hil zutela dioten audioak «sakonki ikertzeko», adierazpen batean

Tortura kasuak Sakanan

Torturaz argi hitz egiteko

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Sakanako 149 tortura kasuen egia azaleratzeko, 'Arg(h)itzen' dokumentala osatzen ari dira eskualdeko hainbat herritar. Ikus-entzunezkoa egiteko diru-bilketa kanpaina bat abiatu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna