Albistea entzun

Memoria historikoa

Orotara, 110 gorpu berreskuratu dituzte hobietatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

1936ko gerrako hobiak ikertu eta lokalizatzeko planaren balantzea egin du Eusko Jaurlaritzak, eta «lanean jarraitzeko konpromisoa» berretsi dute.

Jaurlaritzren ordezkariak, agerraldian.
Jaurlaritzren ordezkariak, agerraldian. Foku Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2021eko otsailak 26

Orotara, azken urteotan 1936ko gerran hildako 110 lagunen gorpuak berreskuratu dituzte. Horietatik 108 gizonezkoenak ziren, eta bi, emakumeak. Hobien kokapena ikertzeko eta aztertzeko 2015-2020 aldirako plana aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak duela sei urte, eta orain horren balantzea egin dute: 128 toki aztertu dituzte, eta horietatik 46tan emaitza positiboa izan da, eta hobiak aurkitu dituzte. 46 hobi horietatik 24 Bizkaian daude, 15 Gipuzkoan eta zazpi Araban.

Aurkitutako 110 gorpu horietatik, 70 gudari edo milizianoenak ziren, 26 epaiketarik gabe fusilatutako herritarrenak, eta gainerako 14ak preso edo atxilo zeudela hil ziren. Baina guztietatik 27 baino ez dituzte identifikatu: kasu horietan, gorpuzkiak senitartekoei eman dizkiete. Besteetatik, asko Elgoibarren (Gipuzkoan) eraikitako Duintasunaren Kolunbarioan daude lurperaturik. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak iragarri du beste bat irekiko dutela Urduñan (Bizkaia).

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk esan du «biktimen duintasuna eta memoriarako eskubidea» sustatu nahi izan dutela programa honekin eta memoriaren inguruko gainerako politikekin, «baina ez gorrotorako eta liskarrerako memoria, egia jakiteko eta bizikidetzarako baizik». Gogorarazi du 1936ko gerran hil zirenei buruzko datuak sarean jarri zituztenetik, Gogora institutuaren web orriak 20.000 bisita izan dituela, eta horrek, Urkulluren aburuz, erakusten du memoriaren gaiak interes handia pizten duela: «Ez dugu ahaztu nahi, ezin dugu ahaztu, eta ez dugu ahaztuko».

Etorkizuna «biktima guztien duintasunaren eta memoriaren gainean» eraiki nahi dutela nabarmendu du Urtkulluk, eta iraganeko egiak azaleratzeko borondate horretan ez du salbuespenik egin nahi izan 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpearen urteurrenarekin: «Horretan ere egia osoa jakitearen aldekoak gara, sekreturik gabe, inoiz berriro gerta ez dadin».

Aranzadi elkarteko Paco Etxebarria ere ekitaldian egon da. Gogora ekarri ditu nola hasi ziren hobiak lokalizatu eta biktimen gorpuak berreskuratzeko lanetan, duela hogei urte baino gehiago, eta nabarmendu du lan horrek guztiak merezi izan duela, «besterik ez bada ere, gorpuak hiltzaileek abandonaturik utzi zituzten lekuan gera ez zitezen». Etxeberriaren esanetan, biktima guztiek eskubideak dituzte, «eta horrek esan nahi du gainerakook, biktima ez garenok, betebeharrak ditugula; ez ahazteko betebeharra».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Janssen txertoaren banaketa atzeratu egin dute EBn, AEBetako tronbo kasuak argitu artean

Janssen txertoaren banaketa atzeratu egin dute EBn, AEBetako tronbo kasuak argitu artean

Arantxa Iraola

AEBetako CDC eta FDA osasun erakundeek txertoa jartzeari uzteko eskatu dute, hainbat tronbo kasu «arraro eta larrirekin» lotura dutelakoan. Osakidetza bihar da lehen dosiak jasotzekoa.

Aurtengo Herri Urrats edizioa aurkezteko pentsaurrekoa egin dute goizean, Kanbon. ©Guillaume Fauveau

30 Herri Urrats Ttiki eginen dituzte maiatzaren 9an, herriz herri

Oihana Teyseyre Koskarat

Egoera sanitarioagatik ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatuko du Boga lelopean. Seaskak, bestalde, ikastola bat irekiko du Bardozen, irailean. 

Labiren batzorde teknikoaren bileraren buru izan da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria ©Adrian Ruiz de Hierro /Efe

Urkulluk baztertu egin du, oraingoz, Labiren bilerara deitzea

Edurne Begiristain

Eusko Jaurlaritzak uste du indarrean dauden neurri murriztaileak betetzea nahikoa dela birusaren hedapena eteteko.

Guardia Zibila Nafarroaren mugetan kontrolak egiten, artxiboko irudi batean. ©RAQUEL MANZANARES, EFE

Nafarroako lau herri itxiko dituzte: Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes

Uxue Rey Gorraiz

Herriak ostegunetik egonen dira itxita, eta neurria bi astez izanen da indarrean, gutxienez. Gainera, testak egitera deitu dituzte Etxarri Aranazko eta Alesbesko hainbat herritar.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Gotzon Hermosilla

Informazio osagarria