Albistea entzun

EUSKAL PRESOAK

Hiru preso hurbilduko dituzte, eta bat Euskal Herriratu

Ainhoa Barbarin Iurrebaso da Euskal Herrira ekarriko dutena: Zaballara ekarriko dute, Valentziatik. Xabier Makazaga Azurmendi eta Eneko Goieaskoetxea Arronategi A Lamatik El Duesora mugituko dituzte, eta Ana Belen Egues Gurrutxaga, Kordobatik Asturiasera.

Euskal presoen eskubideen alde joan den urtarrilean Donostian egindako protesta.
Euskal presoen eskubideen alde joan den urtarrilean Donostian egindako protesta. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko otsailak 26

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, hiru euskal preso eramanen dituzte Euskal Herri inguruan dauden espetxeetara, eta bat Euskal Herriratu eginen dute. Ainhoa Barbarin Iurrebaso da Euskal Herrira ekarriko dutena: Zaballako espetxera ekarriko dute (Araba), Valentziatik (Herrialde Katalanak, 600 kilometro).

Bertze hiru euskal preso Euskal Herritik hurbil dauden kartzeletara mugituko dituzte: horietatik bi, Xabier Makazaga Azurmendi eta Eneko Goieaskoetxea Arronategi, A Lamatik (Galizia, 740 kilometro) El Duesora mugituko dituzte (Kantabria, Espainia, 170 kilometro). Ana Belen Egues euskal presoa, berriz, Kordobako espetxetik (835 kilometro) Asturiasko Villabonako kartzelara mugituko dute (385 kilometro).

Lekualdaketa horiek eta aitzinetik iragarritakoak gauzatzen direnean, ez da euskal presorik egonen Kordobako espetxean: izan ere, gaur egun hiru euskal preso daude han, eta hirurei onartua diete lekualdaketa.

Mugimenduak, mantso

Mugimenduak, halere, mantso egiten ari dira azken hilabeteotan: 43 euskal preso daude lekualdaketa iragarria dutenak baina oraindik ez dituztenak helmugako kartzelara eraman. Aste honetan lekualdaketa bakarra gauzatu dute: Iñaki Arakama euskal presoa Sevillako kartzelatik (Andaluzia, Espainia, 990 kilometro) Zaballara ekarri dute. Otsail hasieran iragarritako mugimendua zen. Badira, halere, abenduan iragarritako mugimenduak, oraindik ere gauzatu ez direnak. Etxerat-ek eskatu du lekualdaketa eta hurbiltzeak «berrezar» ditzatela, «presoen eta haien senideen kezka eta ziurgabetasuna behingoz amaitzeko». Gaur arratsaldean Euskal Herriko herrietan eginen diren azken ortziraletako elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin du euskal presoen senideen elkarteak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

EH Baik elkarretaratzea egin zuen atzo goizean, Euskal Hirigune Elkargoaren egoitza aitzinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Bizilekuen Tokiko Programa onetsi du Euskal Elkargoak

Ekhi Erremundegi Beloki

Bideokonferentziaz egin dute Euskal Hirigune Elkargoko batzarra, osasun egoeraren ondorioz. 630 milioi euroko aurrekontua onartu dute hautetsiek, inbertsiorako 160 milioi euro atxikita

Aitor Esteban EAJko diputatua, Espainiako Kongresuan. ©CHEMA MOYA / EFE

Martxorako agindutako eskumenak ez ditu uda aurretik jasoko Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Martxorako agindutako eskumenak ez ditu uda aurretik jasoko Jaurlaritzak. EAJk izurriari eta Madrilgo bozei egotzi die atzerapena

Ander Iriarte eta Paco Etxeberria, dokumentalaren grabazioan, joan den larunbatean. ©JON URBE / FOKU

Grabaketak amaituta, azken lanetan da 'Krask soinua'

Jon O. Urain

Grabaketak amaituta, azken lanetan da 'Krask soinua', 1960-2014 aldiko torturak jasotzen dituen txostenean oinarritutako dokumentala. Tratu txarren adiera «sofistikatua» hartu dute ikergai, horien «bilakaera horrelakoa izan delako».

Puerto I eta II espetxeak, joan den urrian. ©NAGORE ARIN

Herrera de la Manchan ez da jada euskal presorik, eta laster Puerto Ien ere ez da izanen

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Hiru euskal preso hurbilduko dituztela iragarri dute Espainiako Espetxe Erakundeek: Fernando Elejalde Tapia Puerto Ietik Mansillara mugituko dute, Iñigo Vallejo Franco Dueñasetik Duesora eta Garikoitz Etxeberria Goikoetxea Sevilla IItik Dueñasera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna