Ezbeharra

Fran Balda ezker abertzaleko militantea hil da, auto batek harrapatuta

Atzo gauen gertatu zen istripua, Etxarri Aranatzen (Nafarroa). Baldak 53 urte zituen.

Fran Balda, 2013an, adierazpenak egiten Herriraren batzar baten ostean. GARI GARAIALDE / FOKU
2021eko martxoaren 14a
10:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo gaueko 22:30ean gizonezko bat hil zen Etxarri Aranatzen (Nafarroa) auto batek harrapatuta. Hildakoa Fran Balda zen, ezker abertzaleko militantea. Arbizuko (Nafarroa) zinegotzia izandakoa zen, eta azken urteetan Nafarroako Sare Herritarrean eta Euskal Memorian zebilen, Nafarroan egindako tortura kasuak argitzeko lanean.

Hainbat aldiz atxilotua ere izan zen Balda: 2013. urtean Guardia Zibilak Herrira-ren aurka egindako sarekada batean, eta azkenekoz, 2015ean. Urte hartako azaroan geratu zen aske.

Nafarroako Sarek prentsa ohar bat plazaratu du Balda agurtzeko: «Bizitzako gorabeherei aurre egiten erakutsi diguzu. Orain, erakutsi diguzun horrekin guztiarekin guri tokatzen zaigu aurrera jarraitzea. Ez da erraza izango». Azkenik, hildakoaren sendiari eta gertukoei «besarkada estu bat» bidali die Sarek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.