Literatura

Hautatu dituzte 111 Akademiaren sarirako bost finalistak

Joxean Agirre, Uxue Alberdi, Luis Garde, Idoia Garzes eta Pello Lizarralde idazleen lanik berrienak daude hautagaien artean. Apiril amaieran jakinaraziko dute zeinentzat izango den saria.

2019ko 111 Akademia sariaren banatze ekitaldia, Villabona-Amasan; HarkaitzCanok jaso zuen saria, 'Fakirraren ahotsa' nobelagatik.. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Berria
2021eko martxoaren 16a
16:08
Entzun

Joxean Agirreren Nobela errealista bat (Elkar), Uxue Alberdiren Dendaostekoak (Susa), Luis Garderen Aireportuko musika (Alberdania), Idoia Garzesen Mendiko gaitza (Elkar) eta Pello Lizarralderen Argiantza (Erein). Bost izenburu horien artean dago 2020ko 111 Akademia saria eskuratuko duen literatur lana. Urtarriletik otsail amaiera bitarte egindako bozketan boto gehien jaso duten liburuak izan dira horiek, eta martxoaren 26ra bitarte babesik handiena lortzen duenak jasoko du aurtengo saria. Jakina, baldin eta bost lan horietako batek botoen %40 bereganatuko balitu; bestela, boto gehien lorturiko bien artean egingo dute azken galdeketa.

Irakurleek ematen dituzte 111 Akademia sarirako botoak, eta horrexek ezaugarritzen du, hain zuzen, saria. Azken urteko literatur uztatik bost lan horiek hautatzeko, 92 kidek eman dute euren botoa, baina, antolatzaileen arabera, kopuru horrek gora egin ohi du hurrengo galdeketa txandetan.

Aurreko urteetan, honako literatur lan hauek jaso dute 111 Akademiaren saria: Karmele Jaioren Aitaren etxea-k (Elkar), iaz; Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa-k(Susa), 2018an; Uxue Alberdiren Jenisjoplin-ek, 2017an; Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua-k (Susa), 2016an; eta Katixa Agirreren Atertu arte itxaron -ek (Elkar), 2015ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.