Albistea entzun

Pepe Rei

Reik izandako istripuari buruzko susmoak berretsi dituzte eskertza eskutitzean

Pepe Rei kazetari hilberriaren senideek gutun bat plazaratu dute, eskerrak emateko azken egunetan euren ondoan egon direnei eta babes mezuak bidali dizkietenei.

Pepe Rei, 2013. urtean.
Pepe Rei, 2013. urtean. Juan Carlos Ruiz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko martxoak 21

Joan den martxoaren 9an hil zen Jose Benigno Rei (Cenlle, Galizia, 1947 - Donostia, 2021), Pepe Rei, 1990eko hamarkadan ikerketa kazetaritzaren aitzindaria izan zena Euskal Herrian. Ordutik igaro diren egunetan jasotako babesa eskertzeko gutun bat helarazi du haren familiak, eta, besteak beste, adierazi du 2002an Reik izan zuen ezbeharra ez zela trafiko istripu soila izan. Gutuna, osorik:

Pepe Reiren familiaren eskertza

Gure eskerrik eta maitasunik zintzoena adierazi nahi dizuegu egunotan gure ondoan egon zareten guztioi, maitasun eta babes mezuak era partikularrean, sare sozialetan eta prentsaren bidez bidali dizkiguzuenoi.

Ohartuta geunden Pepek sortzen zuen ezagutzaz eta estimuaz, pertsona moduan eta kazetaritzaren profesional moduan; ez Euskal Herrian bakarrik, baita Herrialde Katalanetan, Galizian, Asturiasen, Andaluzian, Argentinan, Kuban, Portugalen, Erresuma Batuan… eta adierazi diguzuenak berretsi egiten du uste hori, aurrera segitzeko behar dugun animorako indarra ematen digu.

Askok galdetu diguzue Euskal Herriari horrenbeste lagundu zion galiziar horrek egindako lana aitortzeko edo omentzeko ekitaldirik antolatuko ote den. Begi bistakoa da osasun egoerak ez duela uzten. Hala ere, lagunek eta lankideek adierazitako nahia hori bada, zuen esanetara jartzen gara egin ahal izateko.

Bukatzeko, familiak adierazi nahi du susmo hutsa baino zer edo zer gehiago daukala Pepek eduki zuen istripuaz. Istripu hark egiten ari zen hainbat ikerketa moztu zituen, testuinguru soziopolitiko jakin batean gertatu zen, eta ezin izan zen argitu. Beti segituko dugu lanean argitu ahal izateko.

Donostia, 2021eko martxoaren 20a

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Milaka lagun elkartu ziren atzo Donostian egindako manifestazioan. ©JON URBE / FOKU

Milaka urrats «etxera bidean»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, «bizi osorako» zigorrak etetea eta gradu progresioei bide ematea galdegin dute Donostian. Urtarrilaren 8an berriro kalera ateratzeko deia egin du Sarek
Arnaldo Otegiri elkarrizketa EH Bilduk

Otegi: «Lehentasuna da herri sena berreskuratzea»

Berria

Egungo testuingurua aztertu du EH Bilduko idazkari nagusiak, eta hizpide izan ditu koalizio subiranistak epe motzera, ertainera eta luzera dituen erronkak.

Grande-Marlaska, artxiboko irudi batean. ©Javier Lizon / EFE

Grande-Marlaska: «Ezker abertzaleak ongietorriak saihestu behar ditu»

Paulo Ostolaza

El País egunkariak Espainiako Barne Ministroari egindako elkarrizketa argitaratu du. Esan du euskal presoen sakabanaketak jada ez duela zentzurik, eta EH Bilduk eta Sortuk egindako adierazpena ez dela nahikoa.

Maria Txibite, PSNren buru gisa berretsi dutenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Maria Txibite PSNko idazkari nagusi izendatu dute berriro ere

Gotzon Hermosilla

Botoen %97,22 eskuratu ditu alderdiaren XII. batzarrean. Txibiteren ustez, PSN beharrezkoa da «Nafarroak aurrera egiten jarrai dezan»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.