Datuak
Beste 395 kasu positibo atzeman dira Hegoaldean
Beste behin, positiboen ehunekoa %5etik gorakoa da Hego Euskal Herrian: igandeko testen %5,4k eman dute positibo. 395 lagun daude ospitaleraturik.

Azken egunetako joerari jarraiki dio atzemandako kutsatu kopuruak Hego Euskal Herrian. PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, Osakidetzak eta Osasunbideak guztira 7.306 proba egin zituzten atzo COVID-19a detektatzeko, eta 395 kasu zenbatu dituzte horietan. Hala, egun bakarrean emandako proben %5,4k eman dute positibo. Berriz ere, OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurritea kontrolpean edukitzeko ezarritako mugaz gaindiko ehunekoa; hau da, %5etik gorakoa.
Lurraldez lurralde, Bizkaian zenbatu dute kasu positibo gehien: 166 izan dira. Gipuzkoan, berriz, 104 atzeman dituzte; Nafarroan, 66; eta Araban, aldiz, 58.
Bestalde, ospitaleen egoerari dagokionez, Osakidetzak eta Osasunbideak 31 pertsona erietxeratu zituzten atzo gaitzarengatik. Horiek aintzat harturik, oraintxe bertan guztira 395 lagun daude ospitaleetan; azken asteko daturik makurrena da hori. Zehazki, ospitaleratuetako 286 gela arruntetan daude, eta 109 daude ZIUetan.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.