719 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Positiboen ehunekoa %9,01 da, eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria muga.

Hiru adineko pertsona, La Casilla (Bilbo) alboan. OSKAR MATXIN / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2021eko apirilaren 3a
13:31
Entzun

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 7.976 PCR proba eta antigeno test egin zituzten atzo, eta 719 kasu atzeman zituzten, herenegun baino lau gehiago. Positiboen kurba, beraz, gora doa egunez egun, eta baita ehunekoa ere: %9,01 da. Hain zuzen, OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria izurritea kontrolpean edukitzeko muga; eskainitako azken datuek kopuru hori ere gainditu dute. Igoera, beraz, etengabekoa da.

Lurraldeetako egoerari dagokionez, beste egun batez jarraian, Bizkaian detektatu dituzte positibo gehienak: 213. Hala ere, gertu dago Nafarroa: 195. Gipuzkoan, 197 kasu atzeman dituzte: eta Araban, 105. Gainerako bederatzi positiboak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean jasotakoak dira, Jaurlaritzaren arabera.

Erietxeak ere betetzen ari dira. Jaurlaritzak, larunbatero lez, ez du datu orokorrik eman, baina jakinarazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan beste 48 pertsona ospitaleratu dituztela gela arruntetan. Nafarroan, berriz, 111 pertsona daude eremu horretan. Eta, ZIU zainketa intentsiboetako unitateetako egoerari dagokionez, Hegoaldeko ospitaleetan 113 gaixo daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.