Albistea entzun

Sarean ere, festa giroa

Bateko eta besteko animo mezuz bete dira sare sozialak partidaren atarian. Athleticek eta Realak jokalari ohien babes mezuak zabaldu dituzte.

Athleticeko eta Realeko ikurrak balkoi batean, iaz.
Athleticeko eta Realeko ikurrak balkoi batean, iaz. Javier Etxezarreta / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko apirilak 3

Bilboko eta Donostiako kaleetan nabarmena da Kopako finalak eragindako festa giroa, eta sare sozialetan nabigatzen duenarentzat ere saihetsezina da batzuen eta besteen animo mezuez zipriztintzea. Athleticek eta Realak bideo ugari zabaldu dituzte. Beñat Etxebarria eta Mikel San Jose Athleticeko jokalari ohiek, esaterako, bideo dei bat egin dute Aritz Aduriz eta Oscar de Marcosekin, finalaren aurretik babesa erakusteko.

Realak ere jokalari ohi batzuen mezuak jaso ditu sare sozialetan. Imanol Agirretxek eta David Zurutuzak hitz egin dute partida «bereziaren» aurretik, eta adierazi dute «konfiantza» dutela jokalariengan.

Jon Maia bertsolariak bideo bat zabaldu du haurra zeneko Athleticeko kamiseta bat erakutsiz: «4 urte nituenetik daukat, baina zer den ametsak bizitzea... Probatu dut eta sartzen zait!».

Jon Plazaola aktoreak ere duela urte batzuetako objektu bat erakutsi du. Realak Espainiako Liga irabazi zueneko erretilu bat.

EH Bilduk zorte ona opatu die bi taldeei, eta zera idatzi du: «Mundu zabalari nazio bat garela erakusteko eguna da gaurkoa».

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Jaurlaritzak finalerako egin duen kanpainaren leloa errepikatu dute: «Final hau etxean geratzen da». Zaleei eskatu diete «konpromisoz eta elkartasunez» joka dezatela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / @FOKU

Mokoka amaitu dute bidea

Beñat Mujika Telleria Ainara Arratibel Gascon

Iñigo Martinezek Athletic uztea erabaki du. Klubak dio jokalariak uko egin diola kontratua luzatzeko eskaintzari, baina haren komunikazio agentziak ukatu egin du eskaintza
Braulio Vazquez prentsa aretoan ©@Osasuna

Braulio Vazquez: «Elkarrekin sufritu genuen duela bi urte, eta elkarrekin gozatu dugu orain»

Beñat Mujika Telleria

Osasunaren denboraldiaren balorazioa egin du eguerdian Braulio Vazquez kirol zuzendariak. Haren esanetan, sasoia, oro har, «klubaren historiako onena» izan da, Espainiako Kopako finalerako eta Konferentzia ligarako sailkatuta.

 ©Andoni Canellada / Fotu

Erreka eta Buruzgain finalerdietara

Jon Eskudero

Ezusteen asteburua izan da Berria Txapelketan. Izan ere, faborito zirenek huts egin dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.