Bilboko eta Donostiako kaleetan nabarmena da Kopako finalak eragindako festa giroa, eta sare sozialetan nabigatzen duenarentzat ere saihetsezina da batzuen eta besteen animo mezuez zipriztintzea. Athleticek eta Realak bideo ugari zabaldu dituzte. Beñat Etxebarria eta Mikel San Jose Athleticeko jokalari ohiek, esaterako, bideo dei bat egin dute Aritz Aduriz eta Oscar de Marcosekin, finalaren aurretik babesa erakusteko.
👥 @mikelsanjo6 y Beñat Etxebarria, en representación de los leones que han participado en esta Copa y no estarán hoy en Sevilla, quisieron enviar ánimos a sus compañeros en esta llamada de amigos con @AritzAduriz11 y Óscar de Marcos 🔠#BiziAmetsa ðŸÂ† #AthleticClub ðŸ¦Ã‚ pic.twitter.com/CUyiw1YXbF
— Athletic Club (@AthleticClub) April 3, 2021
Realak ere jokalari ohi batzuen mezuak jaso ditu sare sozialetan. Imanol Agirretxek eta David Zurutuzak hitz egin dute partida «bereziaren» aurretik, eta adierazi dute «konfiantza» dutela jokalariengan.
ðŸÂ† “Jokalariek lasaitasuna eta konfiantza transmititzen dute.”.
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) April 3, 2021
💙 @DZurutuza 💙#Gurekin | #AurreraRealapic.twitter.com/h9JfFRZAWi
Jon Maia bertsolariak bideo bat zabaldu du haurra zeneko Athleticeko kamiseta bat erakutsiz: «4 urte nituenetik daukat, baina zer den ametsak bizitzea... Probatu dut eta sartzen zait!».
4 urte nituenetik daukat, baina zer den ametsak bizitzea... probatu det eta sartzen zait! pic.twitter.com/O6wWyaSutz
— Jon Maia Soria (@maia_jon) April 3, 2021
Jon Plazaola aktoreak ere duela urte batzuetako objektu bat erakutsi du. Realak Espainiako Liga irabazi zueneko erretilu bat.
Bandejak berritzeko ordua #auparealapic.twitter.com/mbxZhzigvD
— Jon Plazaola (@PlazaolaJon) April 3, 2021
EH Bilduk zorte ona opatu die bi taldeei, eta zera idatzi du: «Mundu zabalari nazio bat garela erakusteko eguna da gaurkoa».
ðŸÂ† Zorte on @AthleticClub eta @RealSociedad!
— EH Bildu (@ehbildu) April 3, 2021
Mundu zabalari nazio bat garela erakusteko eguna da gaurkoa.
GUZTION KOLOREAK!#BiziAmetsa 🔴⚪🔵 #Gurekinpic.twitter.com/ki3riMXDUd
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Jaurlaritzak finalerako egin duen kanpainaren leloa errepikatu dute: «Final hau etxean geratzen da». Zaleei eskatu diete «konpromisoz eta elkartasunez» joka dezatela.
Iritsi da finalaren eguna!
— Gotzone Sagardui (@GSagardui) April 3, 2021
Alaitasunerako aukera da, zalantzarik gabe, une zail honetan. Etxean biziko dut nire familiarekin. Etxean jolastuko dugu: #kopahauetxeangeratzenda
🔴⚪🔴⚪🔴⚪🔴⚪@Athletic_eus
⚪🔵⚪🔵⚪🔵⚪🔵@RealSociedadEUSpic.twitter.com/8BbhJ33TzX