Albistea entzun

Ekialde Hurbila

Palestinar bat hil dute Zisjordanian, tiroz

Harekin autoan zihoan emakumeak salatu du kontrolgune batean geldirik zeudela eta tirokatu egin zituztela.

Israelgo armadaren kontrolgune bat Hebronen, Zisjordanian. /
Israelgo armadaren kontrolgune bat Hebronen, Zisjordanian. / Abed al Hashlamoun/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko apirilak 6

Soldadu israeldarrek gizonezko palestinar bat hil zuten bart gauean, tiroz. Lekukoen arabera, hil duten gizona 42 urteko Osama Mansur da, eta bost seme-alaba zituen. Emaztearekin zihoan autoan, eta tirokatu egin zuten.

Israelgo armadako iturrien arabera, bikoteak Ramallah hegoaldeko Bir Naballah herriko kontrolgune bat jo zuen autoarekin, eta soldaduek tiro eginez erantzun zieten. Gizona tokian bertan hil zen, eta emakumea zaurituta eraman zuten erietxera. Emazteak ukatu egin du militarrei eraso egin izana, eta salatu kontrolgunean geldirik zeudelarik tirokatu zituztela.

Testigantzen arabera, tiroketa izan baino ordu batzuk lehenago, militarrak herrian sartu ziren, eta hainbat etxe miatu zituzten. Horrek protestak eragin zituen, baita liskarrak ere herritarren eta militarren artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©CECILIA VALDEZ

«Hautagaiok ez dituzte aintzat hartzen indigenen eskakizun historikoak»

Cecilia Valdez

Ekuadorko presidentetzarako bozen lehen itzulian iruzurra izan zela salatu zuen Perezek, baina entzungor egin zion hauteskunde batzordeak. Gaur egingo duten bigarren itzulian baliogabe bozkatzeko eskatu du mugimendu indigenak.
Quebeceko jai nazionalaren ospakizuna ekainaren 24an egiten dute urtero. Irudian, Montreal hirian. ©BERRIA

Quebecen autodeterminazioari buruzko legea konstituzionala dela ebatzi dute

Ander Perez Zala

99. Legea eta Kanadako Konstituzioa bateragarriak direla baieztatu du Apelazio Auzitegiak: independentzia erreferendum batean botoen «%50 gehi bat» nahikoa izango da emaitza onartzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna