Albistea entzun

Eneko Goiak ez du baztertu «egoerak uzten duenean» Kopako garaipena ospatzeko aukera

Atzo arratsaldean Zubietara joan ziren Donostiako alkatea eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Realeko kideak zoriontzera. Klubaren azken urteetako bidea goraipatu zuten, eta gizartearen aurrean erantzukizunez jokatzeko eskatu zieten jokalariei.

Markel Olano, Jokin Aperribai eta Eneko Goia Espainiako Kopako garaikurrarekin, atzo, Zubietan.
Markel Olano, Jokin Aperribai eta Eneko Goia Espainiako Kopako garaikurrarekin, atzo, Zubietan. Gipuzkoako Foru Aldundia Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko apirilak 6

Ohiko harrera instituzionalik ez diote egin Realari Espainiako Kopa irabazi eta gero. Horren ordez, atzo, Zubietan izan ziren Eneko Goia Donostiako alkatea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Harkaitz Millan Kiroletako foru diputatua. Haien arabera, donostiar eta gipuzkoar guztien izenean zoriondu nahi zituzten Realeko kideak: «Zuetaz oso harro gaude, %100 ordezkatzen dituzue Gipuzkoaren balioak».

Olanok Realak azken urteetan egindako «bide gogorra» goraipatu zuen, eta azpimarratu zuen eskuratutako titulua ez dela kasualitatea: «Bigarren Mailatik Kopako garaipenera arte, Realak kasta duela erakutsi du, ondo egindako lanari bere balioa  ematen dakiela». Nabarmendu zuen, halaber, Jokin Aperribai presidente denetik lanean jardun den lantaldeari esker sendotu dela Realaren proiektua.

Gipuzkoako ahaldun nagusiak uste du Kopakoa ez dela Realak gaur egun duen jokalari taldeak lortuko duen azken emaitza arrakastatsua: «Talde gaztea da, bide luzea duena aurretik. Jokalariei esan diet kontuan izan dezatela une gozo honetan gizartearen aurrean duten erantzukizuna ere». Pandemia aipatu zuen Olanok, eta esan jokalariek erreferentzialtasun handia dutela «gipuzkoarrik gazteenen artean».

Goiak, berriz, eskerrak eman zizkion Realari «Donostia pozez betetzeagatik», eta aipamena egin zion harrera ofiziala ezin egin ahal izateari: «Gustatuko litzaiguke Alderdi Ederreko balkoia ireki ahal izatea, hiri osoarekin merezi duen bezala ospatzeko». Ez du baztertu, ordea, aurrerago ospakizunen bat egiteko aukera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

<b>Bi garaile.</b> Roglic Itzuliko garaipena ospatzen, eta Gaudu etapakoa, atzo, Arrateko gainean. ©JAIZKI FONTANEDA

Azkarrena, hankaz eta buruz

EƱaut Agirrebengoa

Roglicek irabazi du Itzulia, Arratera bidean lasterketa iraulita. Behar zuen lekuan egon da une oro, Pogacar eta McNulty ez bezala. Indar erakustaldia egin du bukaeran, eta irabazten utzi dio Gauduri

Pacheco Sanceten jaurtiketa urruntzen, atzo San Mamesen. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Joko eskasa Pachecoren derbian

Haritz Gallastegi

Babazorroen atezainaren geldiketek eman diote Alavesi Callejaren aroko lehen puntua. Athleticen, sarri jokatzen ez duten jokalariek ez dute aukera baliatu

Kike Garcia, Sergi Enrich eta Aleix Garcia, etsiak jota, atzoko partidan, Ipuruan. ©JON URBE / FOKU

Puntu premia gorria

Jon Ander De la Hoz

Eibarrek galdu egin du Levanteren kontra, eta azkena da Lehen Mailako sailkapenean. Hamahiru partida daramatza irabazi ezinda

Euskal Selekzioa Lezaman entrenatzen, atzo. ©EUSKADIKO FUTBOL FEDERAZIOA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.