Nafarroako Gobernuak apirilaren 22ra arte luzatuko ditu neurri murriztaileak

Taberna eta jatetxeen barnealdeak itxita egonen dira beste bi astez, eta bizikideak soilik elkartu ahalko dira etxe bakoitzean.

Ultzama tabernaren barnealdea, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko apirilaren 7a
12:53
Entzun

Bi aste gehiago. Nafarroako Gobernuak erabaki du COVID-19aren aurkako neurri murriztaileak apirilaren 22ra arte luzatzea. Hortaz, ostalaritzako lokalen barnealdeek itxita egon beharko dute, etxe barruan bizikideak soilik elkartu ahalko dira, eta espazio publikoetan, berriz, sei pertsona gehienez. Horrez gain, herrialdearen itxialdi perimetralari eta 23:00etako etxeratze aginduari ere eutsiko die gobernuak.

Bestalde, Erriberako beste udalerri bat itxiko dute ostiraletik aurrera: Cadreita. Milagro apirilaren 15era arte egonen da konfinatuta, eta Arguedas, berriz, apirilaren 19ra arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.