Bi aste gehiago. Nafarroako Gobernuak erabaki du COVID-19aren aurkako neurri murriztaileak apirilaren 22ra arte luzatzea. Hortaz, ostalaritzako lokalen barnealdeek itxita egon beharko dute, etxe barruan bizikideak soilik elkartu ahalko dira, eta espazio publikoetan, berriz, sei pertsona gehienez. Horrez gain, herrialdearen itxialdi perimetralari eta 23:00etako etxeratze aginduari ere eutsiko die gobernuak.
Bestalde, Erriberako beste udalerri bat itxiko dute ostiraletik aurrera: Cadreita. Milagro apirilaren 15era arte egonen da konfinatuta, eta Arguedas, berriz, apirilaren 19ra arte.