Zentsura

Burlatako Navarra Sumak ez du nahi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ekitaldirik

Herriko Kultura eta Jaietarako Patronatuak pailazoen emanaldi bat antolatzeko egindako proposamenaren aurka jo du Navarra Sumak. Koalizio eskuindarrak ETArekin lotu ditu pailazoak.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots 2019an, Iruñean, udalaren debekuaren aurka egindako agerraldian. IÑIGO URIZ / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko apirilaren 7a
17:52
Entzun 00:00:0000:00:00

«Ezin dugu babestu beren ibilbidea ETAren kausaren aldekotasunez markatua duten pailazo batzuk kontratatzea, eta zeinaren parte diren terrorismoa kondenatzen ez duten pertsonak». Horixe adierazi du Burlatako Navarra Sumak (Nafarroa) Pirritx, Porrotx eta Marimototsek herrian egin behar duten ekitaldi baten aurka egiteko.

Burlatako Kultura eta Jaietako Patronatuak proposatua du pailazoen emanaldi bat antolatzea, baina Navarra Sumako alkatea da patronatuko burua, eta erabakiaren aurka egin du —pailazoen emanaldiaren aurka bozkatu duen kide bakarra izan da—. Navarra Sumaren arabera, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ekitaldia «inposatzen» ari dira udal programazioan, «gobernu taldearen irizpidearen aurka». Alderdiak salatu du, gainera, pailazoek berek proposatu dutela emanaldia antolatzea.

Navarra Sumak zehaztu du umeentzako euskarazko jarduerak egitearen alde dagoela: «Burlatako programazioa zabala da, eta gure asmoa da euskarazko jardueren eskaintza hedatzea, baina ezin ditugu diru publikoarekin babestu euren ibilbidea ETAren kausarekin elkar aditzean markatua duten pailazo batzuk». Gaineratu duenez, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek «gizarteko babesgabeenak politikoki erabiltzen» dituzte, alegia, umeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.