Albistea entzun

Gertakaria

Ertzainengandik ihesi zihoan pertsona bat hil da Bilbon

Ibaizabalen itota topatu dute larrialdi zerbitzuek goizaldean. Segurtasun Sailaren arabera, auto batzuetan lapurretan ari zela harrapatu dute, eta uretara egin du jauzi.

Bilaketa non egiten ari ziren azaltzeko, SOS Deiakek zabaldu duen irudia.
Bilaketa non egiten ari ziren azaltzeko, SOS Deiakek zabaldu duen irudia. SOS Deiak Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko apirilak 8 09:42

Goizaldean izan da, 04:00ak aldera eman du abisua SOS Deiak Eusko Jaurlaritzaren larrialdi zerbitzuak: pertsona baten bila ari ziren uretan, Ibaizabalen, Bilboko San Inazio auzoaren eta Zorrotzaurre ibarraren artean. Bi ordu geroago baieztatu dute gorpu bat topatu dutela.

Hildakoa 22 urteko gazte bat zen, Eusko Jaurlaritzak berak jakinarazi duenez. Zarandoa etorbidean aparkatua zegoen auto bat behartzen ari zen gaztea, polizien arabera; patruilan ari ziren ertzain batzuek atzeman dute. Beti polizien esanetan, gazteak korrika ihes egin du, eta uretara bota du bere burua; korronteak eraman du herrestan.

Suhiltzaileak eta Gurutze Gorrikoak joan dira lekura, eta goizaldeko seiak aldera aurkitu dute gaztearen gorpua, San Inazio eta Elorrieta auzoen artean, uretan. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute gorpua, eta ikerketa bat abiatu du Ertzaintzak.

Segurtasun Sailak azaldu du gertakarien inguruetan behartutako zortzi auto aurkitu dituztela; leihoak hautsita eta barruak nahasita zituzten ibilgailuek. Ustez gazteak lapurretan harrapatutakoak motxila batean aurkitu dituzte, bestalde.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Subillan egin nahi zuten gasa ustiatzeko proiektua. Artxiboko irudi batean, lursail horietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari

Jon Ordoñez Garmendia - Jone Bastida Alzuru - Lander Muñagorri Garmendia

Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, «ez du zentzurik». EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek esan dute albiste pozgarria dela

 ©Iñigo Uriz / Foku

Positibo datuek okerrera egin dute: beste 1.142 kasu atzeman dituzte

Jone Bastida Alzuru

Otsailaren 5etik erregistratu den daturik okerrena da. Positibo tasak ere gora egin du: %8,86

Astra Zenecaren txerto dosiak. ©LESZEK SZYMANSKI / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.