Albistea entzun

Erresuma Batuak apirilaren 12an lortuko luke taldeko immunitatea, ikerketa baten arabera

Egun horretarako biztanleria helduaren %73,4 immunea izango dela aurreikusi du University College Londoneko ikerketa batek.

Emakume bat txertaketa eremu batetik irtetzen, Emptonen (Erresuma Batua).
Emakume bat txertaketa eremu batetik irtetzen, Emptonen (Erresuma Batua). Andy Rain/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Maria Ortega Zubiate -

2021eko apirilak 8 12:58

Erresuma Batuak hilabete honetarako, apirilaren 12rako zehazki, talde immunitatea lor dezakeela kaleratu du UCL University College Londoneko ikerketa batek. Izan ere, herrialdean biztanleria helduaren erdia baino gehiago txertatu dute jada, eta horri kutsatzeen ondorioz garatutako immunitatea gehituz gero, datorren asterako biztanleria helduaren %73,4k immunitatea garatuko duela ondorioztatu dute. Kopuru hori «nahikoa» dela uste dute adituek, txertatu gabeko pertsonak ere babesteko.

Azken datuen arabera, 31 milioi laguni baino gehiagori jarri diete txertoaren lehen dosia, eta bost milioik baino gehiagok egin dute ziklo osoa. «Biztanleria helduaren %50 baino gehiago izan dira txertatuak», azaldu du Karl Friston UCLko adituak. Horrez gain, birusaren kalteak gogor pairatutako herrialdea izaki, biztanleriaren ehuneko «handi batek» pasatu du gaitza. Horrek ere bermatuko du immunitatea are hedatuagoa egotea.

Pfizerren eta AstraZenecaren txertoekin egin dute kanpaina herrialdean, baina Galesek Modernaren txertoak erabiltzeari ere ekin dio asteon. Dena den, EMAk AstraZenecaren eta tronbosien arteko «lotura posiblea» baieztatu eta gero, txerto hori 30 urtetik beherakoekin ez erabiltzeko gomendioa eman du gobernuak.

Talde immunitaterako aurreikusi duten datak bat egingo du herrialdeko neurrien leuntzearekin. Izan ere, urtarrilean konfinamendua ezarri zuen gobernuak; martxoaren 29an kendu zuten. Datorren astelehenetik aurrera, funtsezkoak ez diren negozioak, ile apaindegiak, estetika zentroak eta gimnasioak zabalduko dituzte berriz. Nazioarteko hegaldiak hirugarren fasean berrezartzea espero dute; maiatzaren 17an hastea aurreikusi dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Subillan egin nahi zuten gasa ustiatzeko proiektua. Artxiboko irudi batean, lursail horietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari

Jon Ordoñez Garmendia - Jone Bastida Alzuru - Lander Muñagorri Garmendia

Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, «ez du zentzurik». EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek esan dute albiste pozgarria dela

 ©Iñigo Uriz / Foku

Positibo datuek okerrera egin dute: beste 1.142 kasu atzeman dituzte

Jone Bastida Alzuru

Otsailaren 5etik erregistratu den daturik okerrena da. Positibo tasak ere gora egin du: %8,86

Astra Zenecaren txerto dosiak. ©LESZEK SZYMANSKI / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.