Albistea entzun

Supermerkatuetako langileek salatu dute txertaketa talde espezifikoetatik atera dituztela

ELA sindikatuak deituta, Eusko Jaurlaritzaren erabakia kritikatu dute Donostian egindako agerraldian. UGT sindikatuak, berriz, «koherentzia» eskatu du funtsezko sektoreetako langileak txertatzeko.

Supermerkatuetako langileek egindako protesta Donostian, ELAk deituta.
Supermerkatuetako langileek egindako protesta Donostian, ELAk deituta. Andoni Canellada/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maria Ortega Zubiate -

2021eko apirilak 8 12:57

Supermerkatuetako langileak txertaketa plangintzako talde espezifikoetatik atera dituztela salatu dute sektoreko langileek, ELA sindikatuak protesta batera deituta. Donostian egin dute agerraldia, eta adierazi dute Eusko Jaurlaritzak adin irizpideak hartu dituela kontuan supermerkatuetako langileak txertatzeko, eta ez talde espezifikoenak.

Izan ere, txertaketa plangintzan hurrengo taldeko parte badira ere, adinaren irizpideei jarraituko diete haiek txertatzeko, eta, ondorioz, ez dituzte txertatuko gainerako funtsezko sektoreetako langileen erritmoan. Gainera, Jaurlaritzak erabakiaren berri argi eman ez izana ere kritikatu du sindikatuak: «Eusko Jaurlaritzako iturri, txosten eta protokolo ofizialek ez dute aldaketaren berri eman, eta Osalanek ez du horren inguruko informaziorik». 

Aurreko astean Bilbon egin zuten bezala, gaur Donostian salatu dute «Jaurlaritzaren enegarren plangintza aldaketa». ELAk sektoreko langileak talde espezifikoetan sartzea defendatu du, bere hitzetan supermerkatuetako langileak koronabirusaren aurkako «defentsaren lehen lerroan» baitaude. Hori horrela, erabaki aldaketa gaitzetsi du, nabarmenduz «egun batetik bestera» ez dela aldatu beren egoera. 

UGT sindikatuak ere garbiketa, segurtasun eta supermerkatuetako langileen txertaketa lehenesteko eskatu du, Bilbon egindako agerraldian. Azaldu du funtsezko sektoreak badira ere azpikontratatutako enpresak diren heinean beren txertaketa plangintza atzeratu egin dela. Hori horrela, sindikatuak «koherentzia» eskatu dio Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari, eta sektore horietako langileak funtsezkotzat hartzeko exijitu dio.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Subillan egin nahi zuten gasa ustiatzeko proiektua. Artxiboko irudi batean, lursail horietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari

Jon Ordoñez Garmendia - Jone Bastida Alzuru - Lander Muñagorri Garmendia

Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, «ez du zentzurik». EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek esan dute albiste pozgarria dela

Lazkaoko (Gipuzkoa) baheketako irudi bat, martxoaren amaierakoa. ©Jon Urbe / Foku

Gero eta paziente gehiago daude ZIUetan

Berria

Otsailaren 23tik COVID-19aren ondorioz ZIUetan dagoen paziente kopururik handiena erregistratu dute: 158 lagun. Beste 967 positibo atzeman dituzte Hegoaldean.

Astra Zenecaren txerto dosiak. ©LESZEK SZYMANSKI / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna