Albistea entzun

Mendebaldeko Sahara

Saharako Guardia Nazionaleko buru bat hil du Marokok

Mendebaldeko Saharako Guardia Nazionaleko buru Adah el-Bendir hil zuen Marokoko armadak asteazkenean, Israelen droneen laguntzarekin.

Sahararren protesta bat, Rubanin, otsail erdialdean. Hor inguruan gertatu da azken erasoetako bat, Polisarioaren arabera.
Sahararren protesta bat, Rubanin, otsail erdialdean. Hor inguruan gertatu da azken erasoetako bat, Polisarioaren arabera. MALAININ MISTAFA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko apirilak 8

Fronte Polisarioak komunikatu bat argitaratu du hilketa salatzeko. Haren arabera, Tifarititik gertu hil zuten El-Bendir, Rouss Irni herrian. Marokok, ohiko moduan, ez du adierazpenik egin. Tifaritiko inguru horretan dauka Polisarioak base nagusietako bat. «Rouss Irni eremu askatua» defendatzen ari zela hil zuten Guardia Nazionaleko burua, Polisarioaren arabera.

Eraso bat gertatu zen Marokok Mendebaldeko Sahara bereizteko eraikia duten hormetako batean, antza, eta eraso horretan egin zioten tiro drone batetik El Bendirri. «Gerra bortitz bat dago eremu honetan, eta hau da horren froga, nahiz eta Maroko ukatzen tematzen den», adierazi dio Polisarioko iturri batek Efe albiste agentziari. Soldatu marokoar batzuk hil dituztela ere adierazi du iturri horrek, baina Rabatek ez du hitz erdirik ere esan auziari buruz.

Polisarioak salatu du Israelek laguntza militarra eman diola Marokori, sahararren aurka borrokatzeko, eta urrats hori eginda «etsai» bilakatu dela hura ere. «Israelen esku hartzea Aljeriari bidalitako mezu bat ere bada; izan ere, estatu judua aspaldidanik ari da haren mugetan presentzia areagotzen, alor militarrean lan egiten duten hainbat enpresaren bitartez», ohartarazi du Polisarioak.

Iazko urriaren 13an hautsi zen Marokoren eta Polisarioaren arteko su-etena. Gergerateko pasabidean protestan ari ziren saharar batzuei oldartu zitzaizkien Marokoko militarrak. Hurrengo egunean, Fronte Polisarioko buru Brahim Ghalik adierazi zuen Marokok urteetako su-etena hautsi zuela ekintza horrekin —1991tik egon da menia indarrean, erreferendum bat noiz egingo—, eta gerra hasitzat eman zuen ostera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Eukalipto baso bat, Portugalen. 2017an, 66 pertsona hil ziren Pedrogao Granden sute baten ondorioz. ©CARLOS GARCIA / EFE

Monolaborantzaren sustraiak

Arantxa Elizegi Egilegor

Portugalek eta Galiziak indarrean jarri dituzte eukalipto eremuak gutxitzeko neurriak. Egitasmoek, baina, enpresen eta oposizioaren kritikak eragin dituzte.
Via Galega plataformaren ekitaldi bat. ©BERRIA
Salvini, irudian ezkerretera eta behean, goiz honetan Parlemoko Auzitegian egin duten saioan. ©ORIETTA SCARDINO / EFE

Bahiketa egotzita epaituko dute Matteo Salvini

Mikel P. Ansa

Open Arms itsasontziari portuan sartzea debekatu zionean pertsonen bahiketa delitu bat egin zuela egotzi diote. Irailaren 15ean hasiko da epaiketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna