Albistea entzun

Lan osasuna

Langile bat hil da Zugaztietako jatetxe batean

Kargagailu bat gainera erori zaio.

Zuastiko atsedenlekuan su hartu zuen kamioia, gidaria barruan zuela.
Zuastiko atsedenlekuan su hartu zuen kamioia, gidaria barruan zuela. Jagoba Manterola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko apirilak 8

Langile bat hil da gaur arratsaldean Zugaztietan (Trapagaran, Bizkaia), jatetxe bateko kargagailua gainera erorita. Hildakoak 57 urte zituen, emakumea zen, eta Funi-La Arboleda jatetxeko langilea zen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, istripua 17:30ean gertatu da, eta handik minutu gutxira agertu dira osasun zerbitzuak. Langileak berriro arnasa har zezan saiatu dira, baina ez dute lortu. Autopsia egiteko eraman dute gorpua.

LAB sindikatuak daraman zenbaketaren arabera, 2021. urtean lanean ari zela hildako hamabosgarren langilea izango litzateke atzo zendutakoa.

Bi kamioilari eta marinel bat

Aurreko ostiralean kamioilari bat hil zen AP-15ean, Tafalla aldean (Nafarroa). Autobide horretako 50. kilometroan zihoala, Roberto Lopez Serranok gidatzen zuen ibilgailuak beste kamioi batekin talka egin zuen; bidetik atera zen, eta leku horretan autobidearen azpitik igarotzen den trenbidera erori zen. Gidariak 40 urte zituen, Madrilgoa zen, eta berehala hil zen, kolpearen ondorioz. Beste garraiolaria onik irten zen.

Urteko hamahirugarren langile hila ere kamioilaria zen, eta AP-15ean zendu zen hura ere. Zuastiko atsedenlekuan (Itza, Nafarroa) zegoela, kamioiaren kabinak su hartu zuen, eta ez dute argitu zergatik.

Lau egun lehenago, martxoaren 16an, langile bat hil zen Gaviota gas biltegian, Bizkaiko kostaldean. Materiala garraiatzen ari zen ontzia Gaviotara hurbiltzeko lanetan ari zela, kable batek 50 urteko marinel bat harrapatu zuen, eta kareletik behera bota. Erreskatatu arren, Bermeorako bidean hil zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Azken asteetan istiluak izan dira Belfasten. ©MARK MARLOW / EFE
Sestaoko manifestazioarekin bat egin dute 60 talde inguruk. ©EH BILDU

«Enplegu eta bizitza duinen alde» manifestazioa egin dute Sestaon

Berria

Enplegu galera Ezkerraldea astintzen ari da berriro, eta dozenaka elkarte, sindikatu eta langile batzordek bat egin dute manifestazioan. Tartean, Tubacex, ITP eta Petronorreko langileak izan dira, besteak beste.

Tentsio uneak izan ziren Ertzaintzak batzordeko kideei legebiltzarrera sartzea galarazi zienean, eta oldartu egin zitzaien gero langileei. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

«Borrokan jarraituko dugu»

Aitor Biain

Tubacexeko langileek Eusko Legebiltzarrera eraman dute kaleratzeen aurkako protesta, enpresak kaleratzeak egin eta biharamunean. Batzuek Amurriotik oinez egin dute bidea, ia bi eguneko ibilaldian, eta beste ehunka Gasteizen batu zaizkie. Ertzaintza gogor oldartu zaie, eta tentsio uneak izan dira.

Osasun arloan kontratatutako hamar langiletik zazpi erizain eta erizain laguntzaileak izan dira. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Nafarroak 253 milioi gastatu ditu orain arte izurriari aurre egiteko

Joxerra Senar

Nafarroako Kontuen Ganberak ondorioztatu du pandemian «arrazoizko gestioa» egin dela. 6.800 kontratazio egin dira, eta klinika pribatuek 8,6 milioi euroko faktura utzi dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna