Albistea entzun

Literatura saria

Pello Lizarralde eta Joxean Agirre 111 Akademiaren sariaren lehian

Lizarralderen ‘Argiantza’ eta Agirreren ‘Nobela errealista bat’ dira 2020ko eleberri finalistak

Pello Lizarralderen 'Argiantza' eleberria da 2020ko 111 Akademiaren Sariaren finalistetako bat
Pello Lizarralderen 'Argiantza' eleberria da 2020ko 111 Akademiaren Sariaren finalistetako bat Juan Carlos Ruiz/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Amaia Igartua Aristondo -

2021eko apirilak 12 12:56

Bigarren bozketa txanda burututa, bi eleberri dira 2020ko 111 Akademiaren sariko finalistak: Pello Lizarralderen Argiantza (Erein) eta Joxean Agirreren Nobela errealista bat (Elkar). Apirilaren 22a baino lehen hautatuko dute irabazlea akademiako kideek, eta hilaren bukaeran jakinaraziko dute erabakia, ondo bidean.

Bost nobela lehiatu ziren bigarren bueltan, eta Luis Garderen Aireportuko musika (Pamiela), Uxue Alberdiren Dendaostekoak (Susa) eta Idoia Garzesen Mendiko gaitza (Elkar) liburuei gailendu zitzaizkien Lizarralderen eta Agirreren eleberriak. Txanda horretan saridun izendatua izateko, botoen %40 lortu beharra dago, baina, liburu bat ere ez zenez langa horretara heldu, hirugarren eta azken bozketa bat egin beharko dute irabazlea erabakitzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Anari Alberdi. ©JABOGA MANTEROLA / FOKU

Prosaz haragoko udazken bat

Iñigo Astiz

Anari Alberdiren liburua da udazkeneko literatur nobedaderik deigarrienetako bat, baina Agirreren, Epaltzaren eta Ibarzabalen nobelak, Zalduaren ipuinak eta komiki esanguratsuak ere badira tartean

 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Oraindik ez naiz igandeko zurrunbilotik guztiz atera»

Miren Mujika Telleria

Joanes Illarregi izan zen nagusi Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketan. Eta, hain zuzen ere, garaipen horrek berak eman dio finalaurrekoetarako aukera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...