Literatura saria

Pello Lizarralde eta Joxean Agirre 111 Akademiaren sariaren lehian

Lizarralderen ‘Argiantza’ eta Agirreren ‘Nobela errealista bat’ dira 2020ko eleberri finalistak

Pello Lizarralderen 'Argiantza' eleberria da 2020ko 111 Akademiaren Sariaren finalistetako bat. JUAN CRLOS RUIZ/ FOKU
amaia igartua aristondo
2021eko apirilaren 12a
12:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Bigarren bozketa txanda burututa, bi eleberri dira 2020ko 111 Akademiaren sariko finalistak: Pello Lizarralderen Argiantza (Erein) eta Joxean Agirreren Nobela errealista bat (Elkar). Apirilaren 22a baino lehen hautatuko dute irabazlea akademiako kideek, eta hilaren bukaeran jakinaraziko dute erabakia, ondo bidean.

Bost nobela lehiatu ziren bigarren bueltan, eta Luis Garderen Aireportuko musika (Pamiela), Uxue Alberdiren Dendaostekoak (Susa) eta Idoia Garzesen Mendiko gaitza (Elkar) liburuei gailendu zitzaizkien Lizarralderen eta Agirreren eleberriak. Txanda horretan saridun izendatua izateko, botoen %40 lortu beharra dago, baina, liburu bat ere ez zenez langa horretara heldu, hirugarren eta azken bozketa bat egin beharko dute irabazlea erabakitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.