Albistea entzun

Gertakaria

Martuteneko hiltegitik ihes egin du behi batek, eta trenbideko tunel batean gorde da

Tren zerbitzua etenda egon da ordubetez, behia hil eta trenbidetik kendu duten arte.

Berria -

2007ko martxoak 12
Donostiako Martutene auzoko hiltegitik behi batek ihes egin du gaur goizean, eta Renfeko trenbideko Martuteneko tunelean gorde da. Ondorioz, ordubetez etenda egon da tren zerbitzua noranzko bietan, behin hil eta trenbidetik kendu duten arte. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 09:50 aldera ohartu dira behi bat zegoela trenbidean, Loiolako geltokitik hurbil. Renfeko langileak aberea handik aterarazten saiatu dira, baina handik hurbil dagoen tunelean gorde da. Orduan, behia Donostia aldera aterarazten saiatu dira, baina ahalegin horretan ari zirela, trenbidean trabatuta geratu zaio haka bat. Ondorioz, ertzainek hil egin behar izan dute. Ordubetez tren zerbitzua etenda egon da, noranzko bietan. Behia hil eta trenbidetik kendu dutenean abiatu dute berriro.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna