Donostiako Martutene auzoko hiltegitik behi batek ihes egin du gaur goizean, eta Renfeko trenbideko Martuteneko tunelean gorde da. Ondorioz, ordubetez etenda egon da tren zerbitzua noranzko bietan, behin hil eta trenbidetik kendu duten arte.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 09:50 aldera ohartu dira behi bat zegoela trenbidean, Loiolako geltokitik hurbil. Renfeko langileak aberea handik aterarazten saiatu dira, baina handik hurbil dagoen tunelean gorde da. Orduan, behia Donostia aldera aterarazten saiatu dira, baina ahalegin horretan ari zirela, trenbidean trabatuta geratu zaio haka bat. Ondorioz, ertzainek hil egin behar izan dute.
Ordubetez tren zerbitzua etenda egon da, noranzko bietan. Behia hil eta trenbidetik kendu dutenean abiatu dute berriro.
Gertakaria
Martuteneko hiltegitik ihes egin du behi batek, eta trenbideko tunel batean gorde da
Tren zerbitzua etenda egon da ordubetez, behia hil eta trenbidetik kendu duten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu