Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da

Durangaldeko Anboto atariak jakinarazi duenez, Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrian dago gertukoak eta etxekoak bisitatzen. Herria aldatuta aurkitu duela adierazi dio astekariari, eta aitaren hutsunea, familiako beste batzuena eta hildako lagunena nabari duela. «Denborak pertsona asko jaten du. Apur bat arraroa da sobrebibiente sentsazio hau», adierazi du. Ongi-etorri erauntsia jaso du berehala.

Berria -

2021eko apirilak 22

Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli da. Durangaldeko Anboto.org atariak jakinarazi duenez, itzulia da erbestetik, eta Bizkaiko eskualde horretan dago. Elkarrizketa egin dio Anboto-k, sorterrian bertan, Iurretan (Bizkaia). Jone Guenetxea mintzatu da harekin, eta, sarreran dioenez, idazleak diskrezioz itzuli nahi bazuen ere, «hedabideetan eta halakoetan agertu barik», bolo-bolo zabaldu da albistea, eta Anboto astekariarekin elkartu dela. Gertukoak eta etxekoak bisitatzera etorri dela dio, eta «gustura» dagoela.

Sarrionandia, 'Anboto' Durangaldeko astekariak egin dion elkarrizketan. / AINHOA IRAOLA, Anboto.org

1985. urtetik, ETAko kide zela Martuteneko kartzelatik ihes egin zuenetik, hainbat urtez ez da izan haren arrastorik, haren liburuena izan ezik. 2016an jakin zen Kuban zegoela, Habanako Unibertsitatean eskolak ematen. Orain arte, baina, ez da itzuli Euskal Herrira. Elkarrizketan dioenez, Madrildik bueltan etorri da. «Zer aurkitu duzu hemen?», galdetu dio kazetariak: «Herri diferentea, plano baten bila nabil [barrez]. Jendea ere oso diferentea, ikusten denez, baina ezin dut esplikazio berezirik eman, gauza ezezagunak dira niretzat», erantzun du idazleak.

Sutautsa bezala zabaldu da albistea berehala. Euskal Herriko zein atzerriko komunikabideek eta kazetariek berria jaso eta oihartzuna handitu dute, eta sare sozialetako erabiltzaileak ekarpena egiten hasi dira.

Ongi etorri izan da sarrien entzundako mezua. «Ongi etorri etxera! Azkenean Euskal Herrira!!!», idatzi du Joseba Alvarezek.

Wikipediak idazleari eskainitako artikulua eguneratu behar izan du:

Donostia Bai taldeak musikarekin eman dio ongi etorria: Sarri, Sarri!

Txalaparta argitaletxeak ere dantza egitera gonbidatu ditu jarraitzaileak Twitterren. «Lagun izoztua Kalaportura bueltatzea lorpen kolektiboa da. Ongi etorri etxera», idatzi du Pernando Barrena Europako legebiltzarkideak. Zerekin harritu da gehien idazlea jaioterria berriz ikustean? Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak argi dauka: biribilguneak.

«Mitotzat idazle bat izan genuen belaunaldikook zorioneko gaude», idatzi du Jasone Agirre Garitaonaindiak, Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk duen ordezkarietako batek.

Iurretan bertan ongietorria egiteko jarritako pankarta bat zabaldu du Igor Meltxorrek.

Batzuek gogoratu dute Sarrionandiaz gain beste iheslari bat ere itzuli dela Euskal Herrira: Agustin Azkarate.

Katalunian ere oihartzun handia eduki du albisteak. Vicent Partal Vilaweb-eko zuzendariak ongietorria egin dio idazle iheslariari:

Eta Karma Puig katalanak euskarazko bertsoa osatu du.

Italiara ere heldu da albistea. Giuseppe Barbatok idatzi du: «Haren historian eta ihesaldi sinesgaitzean dago oinarrituta Kortaturen Sarri Sarri abesti legendarioa».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

<b>Amurrioko saioa.</b> Joan den larunbateko saioa, Amurrioko Bañueta kiroldegian. ©GARI GARAIALDE

Iristen aurren, eta joaten azken

Miren Mujika Telleria

Baionan jokatuko da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko bigarren saioa. Ohi bezala, 17:00etan hasiko da. Aulki, soinu eta foku; pronto izango dira den-denak ordurako. Bertsozale Elkarteko ekoizpen taldeak du horren ardura. Zein da, baina, horren atzean dagoen inurri lana?
Indar Trabesen lehen kontzertua fikzioan irudikatzen, herenegun, Mutrikuko Venezia diskotekan. ©JON URBE / FOKU

Itoiz taldearen lehen printzak

Jone Bastida Alzuru

Doxa ekoiztetxea eta Larraitz Zuazo zuzendaria Itoiz taldeari buruzko pelikula bat prestatzen ari dira, dokumentalaren eta fikzioaren artean mugitzen dena. Mutrikun izan dira filmatzen.

Ekoetxea Urdaibaik hizkuntza indigenen erakusketa bat jarri du ikusgai. ©Monika del Valle / Foku

Hizkuntza jasangarriak

Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza

Busturiko Urdaibaiko Ekoetxeak erakusketa batean bildu ditu 11 hizkuntzatan emandako testu batzuk eta haien euskarazko itzulpenak: 'Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen'. Abenduaren 18ra bitartean bisitatu ahalko da.

 ©Andoni Canellada / FOKU

Sustrai Colina: «Lanketa guztiak abiatzen dira pertsona gisa zaren horretatik»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Sustrai Colina Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da azken bost aldietan. Aurten, finalerdien lehen itzuliko saioa irabazi du, eta gaur Baionan kantatuko du, bigarren itzulian. Gogo «handiz» ariko da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...