Albistea entzun

Hizkuntza eskubideak

TicketBAI programa euskaraz jartzeko eskatu du Uemak, hizkuntza eskubideak bermatzeko

Uemak ohartarazi duenez, TicketBAI programa izateko aplikazio bat instalatu behar da, baina eskainitako 149 aukeretatik soilik 34 dira euskaraz.

TicketBai programa.
TicketBai programa. UEMA Tamaina handiagoan ikusi

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria -

2021eko apirilak 26 09:07

Uema udalerri euskaldunen mankomunitateak TicketBAI programa euskaraz jartzeko eskaria egin du, euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen ez dituela nabarmenduta. Programaren helburua zerga iruzurra eragoztea da, eta, horretako, jarduera ekonomikoren bat egiten duten guztiek aplikazio bat instalatu beharko dute, fakturak kontrolpean egoteko. Hala ere, Uemak salatu du 149 aplikazioetatik soilik 34 jar daitezkeela euskaraz: «Hizkuntza kudeaketaren ikuspegitik, hutsune nabarmenak ditu egitasmoak; behin softwarea erdaraz instalatuz gero, ez dago aukerarik tiketak eta fakturak euskaraz egiteko, eta euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko».

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek abiatu dute programa, eta, horri esker, lurralde bakoitzeko ogasunei zuzenean iritsiko zaizkie egiten diren fakturak edo tiketak, Internet bidez konektatuta egongo baita. Urtarrilaz geroztik, abian da borondatezko aldia, baina datorren urtetik aurrera derrigorrezkoa izango da.

Programak euskaldunen hizkuntza eskubideetan izan dezakeen eraginaz jabetuta, Uemak beharrezkotzat jo du udalekin harremanetan jartzea, hala herrietako zerbitzu guztietara iritsi ahal izateko. «Beharrezkoa ikusi dugu udalen bidez saltokietara iristea, euskarazko aplikazioak jar ditzatela eskatzeko, herritarrei ere tiketak eta fakturak euskaraz egin ahal izateko», adierazi du Iraitz Lazkano lehendakariak. Horretarako, hiru gutun eredu prestatu dituzte udalekin, Uemako kide diren herrietara bidaltzeko, «herritarrekin euskaraz aritzera bermatzen duen zerbitzuaren alde egin dezaten».

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hego Euskal Herriko ostalariek aukera izanen dute 22:00ak arte irekitzeko. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal Herri osoa arintze fasean izanen da bihartik aurrera

Ion Orzaiz - Mikel P. Ansa - Paulo Ostolaza

Jaurlaritzak neurri murriztaile gehienak arindu ditu, epaileen irizpideei men eginda. Hegoalde osoan libre izanen dira joan-etorriak. Txibitek ostalaritza irekitzeko plana aurkeztu du

Berhokoirigoin, bakegileen ekitaldi batean. ©Bob Edme

Mixel Berhokoirigoin hil da

Berria

Gaixotasun larri baten ondorioz zendu da. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sustatzaile eta lehendakari izan zen, eta azken urteetan Bakegile ezagunetako bat. 

→ Berria jakin eta berahala zabaldu dira atsekabe mezuak

→ Berhokorigoinen ibilbidea, argazkitan.

→ Haren hitzetan, BERRIAn egindako elkarrizketen bilduma.

Donostiako ospitaleko larrialdietako sarrera. ©GORKA RUBIO / FOKU
‘COVID-19aren Liburu Zuria’-ren aurkezpena, atzo, Bilbon. ©Aritz Loiola, Foku

Aro beltzerako liburu zuria

Gotzon Hermosilla

Zenbait arlotako 40 ikerlarik baino gehiagok 'COVID-19aren Liburu Zuria' aurkeztu dute. Jakintza arlo askotatik aztertu nahi izan dute pandemiak ekarritako egoera. 175 proposamen zehatz egin dituzte, «datuetan oinarrituta»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.