Albistea entzun

Musika

Herri musika ardatz, Euskadiko Orkestra eta Kalakan elkarrekin ariko dira

Disko bat grabatzeko entseguak egiten ari dira, eta lana argitaratzearekin bat, udazkenean hainbat kontzertu emango dituzte. Jagoba Astiazaranek egin ditu kantuon orkestrarako moldaketak, eta Juanjo Oconen zuzendaritzapean ariko dira emanaldietan.

Kalakan taldeko kideak eta Euskadiko Orkestrakoak entseguan, Juanjo Oconen zuzendaritzapean, Donostian.
Kalakan taldeko kideak eta Euskadiko Orkestrakoak entseguan, Juanjo Oconen zuzendaritzapean, Donostian. Maialen Andres / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Sarasola -

2021eko apirilak 27

Juanjo Oconen gidaritzapean, Euskadiko Orkestrako eta Kalakan taldeko musikariak elkarrekin entseguak egiten dabiltza egunotan, Donostian orkestrak duen egoitzan. Euskal tradizioko kantuak elkarrekin zabaltzeko xedea duen proiektu bat ari dira lantzen. Jagoba Astiazaran musikari eta musikagileak hamabi kanturen orkestrarako moldaketak egin ditu, eta horiek disko batean bilduko dituzte. Udazkenean, Elkar etxearen zigilupean argitaratzearekin bat, diskoa aurkezteko kontzertu bira bat egingo dute elkarrekin. Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian izango dira emanaldiak, eta Oconen zuzendaritzapean ariko dira musikariak.

Ez da Euskadiko Orkestra eta Kalakan elkarlanean aritzen diren lehen aldia. 2019-2020ko abonu denboraldian, Gabriel Erkorekaren Zuhaitz obraren estreinaldia eman zuten elkarrekin, Juanjo Menaren zuzendaritzapean. Jamixel Bereauk, Xan Errotabeherek eta Bixente Etxegaraik txalaparta, alboka, txirula, adarra eta beste hainbat musika tresna jo zituzten orkestrarekin, eta «bi soinu mundu» uztartu zituzten ordukoan. Orain, ildo horri jarraipena emango diote, Euskadiko Orkestrak duela bi hamarkada martxan jarri zuen KlasikAT proiektuaren barruan. Errepertorio klasikotik harago doazen edozein generotako musikak lantzea du helburu egitasmo horrek, eta urteotan esparru sinfonikokoak ez diren hainbat musikarirekin egin du lan orkestrak, besteak beste, Benito Lertxundi, Golden Apple Quartet, Michel Camilo, Emilio Aragon, Kepa Junkera, Mike Oldfield, Ken Zazpi, Doctor Deseo, Zea Mays, Huntza eta Izarorekin.

Herri musika izango da proiektu berriaren ardatza. Hala, Kalakanek urteetan landutako errepertorioa mundu klasikoarekin uztartzea izango da xedea. Horretarako, hirukoteak eta Jagoba Astiazaranek euskal tradizioko hainbat kantu aukeratu zituzten elkarrekin, hamabi guztira, eta horiek orkestrarako moldatu ditu musikagileak. Aurreratu dutenez, musika tresna tradizionalek pisu nabarmena izango dute, eta orkestrako gainerako instrumentuekin uztartuko dira diskoan eta emanaldietan.

Besteak beste, Xalbadorren hitzak izango dituzte hainbat piezak, eta Txoria txori-ren bertsio bat ere ari dira lantzen, baita Kalakanen kantu ezagunen moldaketak ere.

Lehen entseguetan ari dira oraindik, eta diskoa maiatza eta ekaina bitartean grabatzeko asmoa dute. Kontzertuetarako datak ez dituzte oraindik iragarri, baina urrian eta azaroan izango direla aurreratu dute; urrian plazaratuko du, halaber, diskoa Elkar etxeak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Miren Billelabeitiaren aurkezpena, Elkar liburu dendan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gazteen inguruko aurreiritzien aurka

Olatz Silva Rodrigo

Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena' saiakera kaleratu du, Pamiela argitaletxearekin. Urteetan gazte eta ikasleekin liburuen inguruan izandako solasaldietan oinarritu du liburua

Robert Treviñok zuzenduko du orkestra. ©JUAN HERRERO / EFE

EOk 'Lorratz' estreinatuko du, Elkanori buruzko proiektuko azken obra

Mikel Lizarralde

Zuriñe F. Gerenabarrenarena da lana, eta Euskadiko Orkestraren denboraldiko laugarren kontzertu programaren barruan joko dute

Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

Harkaitz Cano idazlea, bere poema liburu berria esku artean duela, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Harkaitz Canok ‘Pozaren erdia’ poema liburua plazaratu du

Ainhoa Sarasola

Susarekin eman du lana argitara. 64 soneto bildu ditu idazleak, eta aitortu du «adiktiboa» egin zaiola hamalaudunaren egituran barneratzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.