Albistea entzun

BURUJABETZA

Azpeitiko Udalak euskal errepublikaren aldeko 1931ko mozioa berretsi du

Aho batez babestu dute Naziogintzak aurkeztutako mozioa. Taldeak urtemuga baliatu du duela 90 urteko «pasarte ezezaguna» oroitzeko.

Azpeitiko udalbatzarra.
Azpeitiko udalbatzarra. Mailo Oiarzabal / Urola Kostako Hitza Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko apirilak 27

Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa) euskal errepublikaren aldeko mozio bat onartu du osoko bilkuran. Aho batez eman diote oniritzia EH Bilduko hamar zinegotziek eta EAJko zazpiek. «Gure aurrekoek duela 90 urte egin zuten eskaera hura berresten dugu gaur, eta Euskal Errepublika ere aldarrikatzen dugu Euskal Herriarentzat. Izan zirelako gara; garelako izango dira», dio udalbatzak bart onartutako adierazpenak.

Egitasmoa Naziogintza taldeak eraman zuen Azpeitiko udalbatzarrera, eta hura osatzen duten bi taldeek onespena eman diote. Testuak erreferentzia egiten die duela 90 urte hainbat udalerritan euskal errepublikaren eta autodeterminazio eskubidearen alde onartu ziren mozioei. Azpeitikoa izan zen horietako bat: «Nahiz eta gurean 1931ko apirilaren 14ko data Espainiako Errepublikarekin lotuta dagoen, garai berean Euskal Herriko hainbat udaletan Euskal Errepublikaren eskaera ere egin zen. Alkate eta zinegotzi abertzale batzuek ausardia izan zuten, eta berezko errepublika bat eskatu zuten Euskal Herriarentzat». Horiek horrela, Naziogintzak nabarmendu du pasarte hori «gogoratu eta bere gaurkotasuna azpimarratu» duela udalak.

Horren harira, Naziogintza taldeak azaldu du 90. urteurrena «urtemuga aproposa» dela «historia hurbileko pasarte ezezagun hori gogorarazteko eta Euskal Errepublikaren gogoa berpizteko».

«Lehen ekintza gisa»

1931ko apirilean, Espainiako bigarren errepublika ezarri berritan, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal ugarik onartu zituzten autodeterminazio eskubidearen aldeko adierazpenak. Bizkaian, Mundakako, Bermeoko, Elorrioko, Gernikako eta Getxoko udalek onartu zituzten, eta Gipuzkoan, berriz, Goierrin izan ziren lehen erreakzioak; Araman eta Altzagan, apirilaren 16an: «Une historiko honetan, gure nazioaren askatasun politikoen erregimen suntsitzailea desagertu den honetan, Espainiako estatuaren berregituraketa berriaren aurrean, udal honek, nazio gisa Euskalerriari dagozkion eskubide naturalak eta historikoak baieztatu ondoren, Euskal Herriaren autodeterminazioaren lehenengo ekintza bezala Euskal Errepublika aldarrikatzea eskatzen du, gure arbasoek gozatu zuten bezala, gainontzeko Iberiar Errepublikekin konfederatua».

Hilaren 18an, berriz, Itsasondoko (Gipuzkoa) udalbatzak euskal errepublikaren aldeko mozio bat onartu zuen aho batez, «Euskal Herriaren autodeterminazio lehen ekintza gisa». Urolan, Zumaian eta Azpeitian jo zuten bide beretik.
Naziogintza taldearen arabera, «bada garaia 1931ko aldarrikapen hori gogoratzeko eta laudatzeko»: «Agerian jarri nahi dugu haren garrantzia, eta euskal abertzale eta independentista guztioi gogorarazi nahi diegu nondik gatozen eta nora goazen».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bernat Etxepare lizeoko ikasleen protesta, Oier Oaren alde ©Guillaume Fauveau

Oier Oari ez diote lurralde debekua kenduko, eta familiatik banatua segitu beharko du

Ekhi Erremundegi Beloki

Gaur eman du erabakia Parisko Zigor Auzitegiak. Otsailean epaituko dute, Baionan, lurralde debekua urratzea leporatuta.

Llotja de Marreko alderdien ordezkariak, iaz, Espainiako Kongresuan. ©Javier Lizón / EFE

Alderdi subiranistek Espainiako Konstituzioa «agortuta» dagoela aldarrikatu dute

Paulo Ostolaza

Konstituzioaren Egunaren bezperan, ohar bateratu bat plazaratu dute Llotja de Marreko akordioaren sinatzaileek. «Herrien autodeterminazio eskubidean oinarritutako eredu bat» eskatu dute.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Gure ustez, beharrezkoa da EAJ gobernutik kanporatzea»

Gotzon Hermosilla

Ezker Anitza-IUk X. Batzarra egin du, eta EAEn «ezkerreko alternatiba sendo bat» osatu behar dela nabarmendu dute berriro, «Nafarroan egin denaren antzera».
 ©CHEMA MOYA / EFE

«Kontuen emaitzak ikusita, esango nuke badugula zer esana»

Iosu Alberdi

Kongresuan kontuen inguruko lehen akordio bat lortu arren, Esteban ez da negoziazio mahaitik altxatu. Aurrekontuen ingurukoak izan ditu hizpide; baita datozen hilabeteetan irits daitezkeen lege erreformak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.