Albistea entzun

Komunikazioa

Esan bai, baina erantzun ez

Nafarroan 10.000 biztanle baino gehiago dituzten hamabi udalek sare sozialak nola erabiltzen dituzten ikertu du Oroitz Zabalak. Planifikazioa, baliabideak eta ezagutza berezitua falta direla ikusi du.

Oroitz Zabala. /
Oroitz Zabala. / BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Iker Tubia - Nafarroako Hitza -

2021eko maiatzak 2 09:03

Interneten erabilera orokortuz joan den heinean zabaldu dira sare sozialak gizartean, eta bide bat ireki da, komunikatzeko beste manera bat. Erakundeek ere jauzi egin dute sare sozialetara, herritarrei esateko dutena sakelakoan eta ordenagailuan jaso dezan jendeak. Baina ongi komunikatzen dute? Ongi erabiltzen dituzte horretarako tresnak? Lortzen al dute komunikabide berriek eskaintzen dituzten aukerei zukua ateratzea? Horixe ikertu du Oroitz Zabalak, eta hobetzeko asko dagoela ikusi du. Izan ere, esan ez ezik, erantzun ere egin behar da; elkarreragina baita sare sozialen muina.

Komunikazio aholkularia da Zabala (Zizur, 1983), eta hamar urte baino gehiagoz aritu da komunikazio politiko eta instituzionalean lanean. Komunikazio korporatiboari buruzko master bukaerako lana izan da ikerketaren abiapuntua. Biztanle gehien dituzten udalerriak izan ditu ikergai: aztertu du sare sozialak nola erabiltzen dituzten Nafarroan 10.000 biztanle baino gehiago dituzten hamabi udalek. “Hobetzeko gauza asko daude oraindik”, esan du ikertzaileak. «Nahiko berria da sare sozialen fenomenoa, eta batuz joan dira ahal izan duten bezala. Beraz, gauza batzuetan asmatu dute, baina besteetan ez». Planifikazio eta baliabide falta eta komunikazio arduradunen espezializazioa dira hutsunerik nabarmenenak. Eta horren ondorio izan daitekeena: interakzio falta. Sare sozialak ez baitira noranzko bakarreko komunikabideak.

Udalak hankamotz dabiltza interakzioan, Zabalak dioenez. «Sare sozialen filosofia elkarrekintza da, baina udal gehienek iragarki taula gisa erabiltzen dute. Ez diete jaramonik egiten jendeak esaten dizkien gauzei». Adibide bat paratu du: udalak antolatutako ikuskizun bati buruzko berriari erantzunez, norbaitek galdetu du zeini zuzendua den ikuskizuna, eta ez diote erantzun. «Ez du itxura onik ematen udal batek herritarrei ez erantzuteak». Azterketaren arabera, udalen %91k ez dute egiten.

Udalek ez dute sare sozialen erabilera ezbaian paratzen; orokortuta dago haien erabilera. Ez da gutxiagorako, Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera, 2020an, 16 eta 74 urte arteko herritarren %86,6 konektatu ziren egunero Internetera, sare sozialak erabiltzeko nagusiki. Pandemia aurretik antzekoa zen datua: 2019an, %84,5. Hala ere, Zabalak ikusi du udalek ez diotela behar adinako garrantzirik ematen sare sozialen erabilerari. Aztertu dituen udal gehienek ez dute planifikazio zehatzik —soilik bik—, eta agerian geratu da profesionalak falta direla —soilik hiru udaletan dituzte komunikazio teknikariak—. «Geroz eta kontzientzia handiagoa dute sare sozialen garrantziari buruz, baina besterik da baliabideak jartzea: dirua, denbora eta profesionalak. Hori nahikoa behean dago oraindik lehentasunen zerrendan».

Sare sozialek ez dute balio jendearen galderei erantzuteko soilik. «Balio dute ikusteko herritarrek zer iritzi duten, udalak egiten dituen gauzak ongi ikusten dituzten, proposamenak egiten dituzten…», kontatu du Zabalak. Are, zer egiten den ez ezik, hori zergatik egiten den azaltzeko balio dute sare sozialek. «Galdetzen badute, elkarrekintza horren bidez udalek aukera dute azalpenak eta argudioak emateko, herritarrek hobe ulertzeko. Horrela, harremana sendoagoa eta gertuagokoa da». Azken finean, elkar ulertzeko bidea izan daitezke sare sozialak, eta gertuko erakundeentzat hori oso baliagarria izan daiteke.

Facebook da eraginkorrena

Nola erabiltzen diren ez ezik, sare sozial horiek zein diren eta zer eraginkortasun duten aztertu du Zabalak. Twitter da udalek gehien erabiltzen duten tresna, baina Facebook omen da eraginkorrena. Udalen %83,33k dute Twitter kontua, %75ek Facebook, %50ek Youtube eta %27k Instagram. «Facebook da eraginkorrena, mainstream-ena delako; ni nago, baina nire ama ere bai». Zabalak uste du Twitter politikan eta aktualitatean interesa duen jendeak erabiltzen duela, bereziki. «Udalak, agian, sare horretan mugitzen dira naturalen, baina jakin behar dute zein den haien publikoa». Orain Instagram da erronka: «Gehien handitzen ari diren sareetako bat da, eta udal asko ari dira pausoa ematen gazteengana heltzeko. Bide onetik doa hausnarketa, baina, orduan, Instagramen kodeetara egokitu behar duzu komunikazioa».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urkullu, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean. ©Endika Portillo / Foku

Urkulluk uste du euskararen aurkako epaiek ez dutela zalantzan jartzen hizkuntz politika

Iosu Alberdi

Urteko lehen kontrol saioa egiten ari dira Eusko Legebiltzarrean. Osasun sistema publikoaren eta pribatuaren arteko harremana babestu du lehendakariak.

AHTaren tunel bat Lezetxiki barruan egin dutela salatu dute ©Lezetxikiren Lagunak

Gipuzkoako Foru Aldundiak dio AHTak ez duela «inolako kalterik eragin» Lezetxikin

Isabel Jaurena

Ekologistak Martxan taldeak erran du AHTaren obrek «haitzuloko lurpeko ekosistema hauskorrari» kalte egin diotela.

«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez»

«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez»

Joxerra Senar

Ustekaberik ez zen izan atzo Nafarroako Parlamentuan, baina Mañerun «amorruz eta etsipenez» hartu dute albistea, euren nahiari jaramonik ez dietelako egin Navarra Sumak eta PSNk. Alkateak salatu du «bigarren mailako herritar» sentitzen direla.

Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia eta Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz-eko bozeramailea. ©Euskalgintzaren Kontseilua

Betetzeke jarraitzen du Espainiako Ikus-entzunezkoen Legeak

Julen Otaegi Leonet

Onartu zenetik aldaketak izan dira katalogoetan eta programazioetan, baina Euskalgintzaren Kontseiluaren ahotan, hizkuntza gutxietuen presentzia biderkatzeko bidean oztopoak daude. Plataformek «Urratsak» eman ditzaten galdegin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.