Albistea entzun

Maiatzaren lehena

Otegi: «Maiatzaren Lehena mundua beste era batera eraikitzeko aukera gogora ekartzera dator»

Maiatzaren lehena aitzakiatzat hartuta, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak bideo bat argitaratu du «gizateriaren inguruko bere gogoetak» partekatzeko.

Arnaldo Otegi, sare sozialetan argitaratu duen bideoan.
Arnaldo Otegi, sare sozialetan argitaratu duen bideoan. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko maiatzak 2 11:12

«Klase ertaina behera begiratzen hasi da, eta ez gora; proletarizazio prozesu batean dago. Konturatzen dira gu bizi garena baino okerrago biziko direla, eskubide gutxiagorekin eta beldur handiagoarekin». Arnaldo Otegiren hitzak dira, Maiatzaren lehena dela eta sare sozialetan argitaratu duen bideoan esandakoak.

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak «gizateriaren inguruko bere gogoetak» partekatu nahi izan ditu. Gogorarazi du garai historiko batean, langileek kontzientzia mota jakin bat ez ezik, «gizarte eredu alternatibo bat» ere irudikatzen zutela: «Ezkerrak askatasunaren beste zentzu bat berreskuratu behar du, diruarekin bakarrik erosten den askatasuna ez baita askatasuna, pribilegioa baizik». Horrek konponbide bakarra duela uste du Otegik: ezkerreko proiektu alternatibo bat.

Egungo egoerari dagokionez, «orain arte gizateriaren historian gertatu ez diren hiru aldaketa handi» hautematen dituela adierazi du Otegik. Batetik, esan du aztarna ekologikoak arriskuan jartzen duela planetako bizitza. Bestetik, azaldu du orain arte munduko potentzia ekonomikoak potentzia militarrak ere bazirela, baina litekeena dela datozen urteetan «potentzia hegemonikoa Txina izatea eta potentzia militar hegemonikoa AEBak izatea».

Eta, azkenik, Otegiren iritziz «ezkerrak egoeraren irakurketa egokiak egin ditzan erabakigarria» den faktore bat ere bada: «Klase ertain autopertziatu hori beherantz begiratzen hasi da, eta ez gora; proletarizazio prozesu batean dago. Konturatzen dira gu bizi garena baino okerrago biziko direla, eskubide gutxiagorekin eta beldur handiagoarekin».

«Bizitzea egokitu zaigun aroa definitzeko esaldi bat badago, gazteek asmatu zutena: hau da dagoena. Ezkortasun horren aurrean, ezkerrak hau da aldatu behar dena esan behar du». Euskal Herrian aldaketa hori ezartzeko aukera badagoela uste du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Otegi, EH Bilduren II. Kongresuko itxiera ekitaldian, zuzendaritzako kideekin batera. ©Jaizki Fontaneda / Foku

EH Bilduk «askotariko ezkerra batzeko» ahalmena duela esan dute Kongresuaren itxieran

Berria

Otegik adierazi du EH Bilduk egungo eredu «gris, agortu eta tristea» eraldatzeko asmoa duela, eta militantziaren garrantzia goretsi du.

 ©ISABELLE MIQUELESTORENA

Bizi osoa lurrarekin eta herriarekin engaiatuta

Edurne Begiristain

ELB sindikatuaren sortzaile, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sustatzaile eta azken urteetan bake prozesuaren eragile nagusietako bat izanikoa atzo hil zen, eritasun larri baten ondorioz. Berria jakin eta berahala zabaldu ziren atsekabe mezuak.

<b>Batasunaren aurkako operazioa.</b> Herritar ugari Batasunaren Bilboko egoitza babesten, 2002ko abuztuaren 27an. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Areatzaren bi aurpegiak

Jon O. Urain

Bi eserialdi, aski diferenteak. 2002ko abuztuan, Batasunaren egoitza babesteko eserialdia egin zuten herritarrek Bilboko Areatzan; legez kanpo jarduteko ziklo bat abiatzekoa zen. Bederatzi urte geroago, ia gune bereko beste eserialdi batek irudikatzen du Bilduren legeztatzea. Tartean, Alderdien Legea eta ondorio ugari.

Elkarlanak indarra

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.