Kanada

Kanadako Proud Boys eskuin muturreko taldea desegin da

Urte hasieran «erakunde terrorista» izendatu zuten taldea, AEBetako Kapitolioaren aurkako erasoan parte hartu zutelakoan.

Proud Boys eskuin muturreko taldearen protesta bat, Washingtonen, AEBetan. GAMAL DIAB,EFE
arantxa elizegi egilegor
2021eko maiatzaren 3a
12:53
Entzun

Bere kabuz desegin da Proud Boys eskuin muturreko taldearen Kanadako adarra. Ohar batean jakinarazi du mugimenduak erabakia, baina, aldi berean, adierazi du leporatzen zaizkionetatik errugabe dela. Ottawak urte hasieran terroristatzat jo zuen taldea; besteak beste, urtarrilean AEBetako Kapitolioaren aurkako erasoan parte hartzea egotzita.

Eskuin muturreko taldeak ateratako komunikatuan, ukatu egin dute supremazismo zuria bultzatzea: «Arotzak, ekonomia aholkulariak, mekanikariak... gara; baina, batez ere, aitak, anaiak, osabak eta semeak, ez terroristak».

2016an sortu zen taldea, Kanadan, han eta AEBetan «maskulinitatearen aurkako" jotzen zituzten hainbat ideiari aurre egiteko. Bi urte geroago, Facebook eta Instagram sare sozialek debekatu egin zituzten haren kontuak, gorrotoa bultzatzen zutela argudiatuta. FBIk berak muturreko erakunde gisara sailkatua du taldea. Urtarril amaieran, berriz, Kanadako Parlamentuan mozio bat aurkeztu zuten, mugimendua «terrorista» izendatzeko eskatuz. Proposamena onartu egin zuen ganberako gehiengoak, nahiz eta erakundean zuzeneko eraginik izan ez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.