Albistea entzun

Urkulluk dekretu bat onartuko du neurriak alarma egoerarik gabe ere mantentzeko

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ostiralean onartuko du dekretua, eta egungo arauak mantentzeko balioko du. Astelehenean jarriko da indarrean.

Iñigo Urkullu, gaur goizean, Eroskiren plataforma berriaren inaugurazioan, Gasteizen.
Iñigo Urkullu, gaur goizean, Eroskiren plataforma berriaren inaugurazioan, Gasteizen. David Aguilar / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko maiatzak 3

Neurri murriztaileak bere hartan utziko ditu Eusko Jaurlaritzak. Espainiako Gobernuak, ondo bidean, maiatzaren 9an indargabetuko du alarma egoera, eta Jaurlaritza hasia da alarma egoerarik gabeko egoerarako prestatzen: Iñigo Urkullu lehendakariak gaur kazetariei egin dizkien adierazpenetan esan duenez, ostiralean onartuko dute neurriak egoera berrira moldatzeko balioko duen dekretua.

Dekretua maiatzaren 10ean sartuko litzateke indarrean, eta lau edo sei aste arteko balioa izango luke.

Urkulluren arabera, dekretuak egun indarrean dauden arauak mantentzeko balioko du, «betiere Jaurlaritzak dituen gaitasunen barruan». Argi utzi du neurriak ezin direla leundu, ez bada behintzat aldaketa handirik gertatzen pandemiaren bilakaeran.

Dena den, Urkulluk berriro eskatu dio Madrili alarma egoera luzatzeko. Esan du oraindik badirela egun batzuk igandea iritsi arte, eta baduela itxaropena Sanchezen gobernuak jarrera aldatuko duela. Alarma egoerak sei hilabete daramatza indarrean.

Neurriak, legezkoak?

Jaurlaritzak egungo neurriak mantentzen baditu, litekeena da haien legezkotasuna auzitegietan erabakitzea. Izan ere, alarma egoerari esker, oinarrizko askatasunak murrizten dituzten neurri batzuk daude orain indarrean: besteak beste, etxeratze agindua, joan-etorrien debekua eta elkartzeko debekua. Alarma egoeraren legezko babesik gabe, ikusteko dago Jaurlaritzak debeku horiek mantendu ahalko dituen ala ez.

Urkulluk ez du horren inguruko adierazpenik egin nahi izan, baina gogorarazi du iazko urrian ere —alarma egoera indarrean sartu aurretik— EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak debekatu zuela gehienez ere sei lagun bil zitezkeela zioen araua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

CO2 neurgailu bat Iruñeko taberna batean, airearen kalitatea ona dela adierazten. ©JESUS DIGES / EFE

Nafarroako Gobernuak baieztatu egin du ostatu barruak irekiko direla

Maria Ortega Zubiate

Astelehenetik aurrera izango da; gehienez edukieraren %30 erabili ahalko dute. CO2 neurgailuak jartzen badituzte, guztiz bete ahal izango dituzte establezimenduak
Jendea, maskara jantzita, Bilboko kaleetan paseatzen. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Astebetean %37 jaitsi dira positibo berriak Hegoaldean

Edurne Begiristain

Beste 463 kasu atzeman dituzte, eta %4,4 da positibo tasa. Urkulluk dio atzeratu behar izan diren ebakuntzak «aurki» berreskuratuko direla

Bilaketa zaildu du gorpua non zegoen ez jakiteak

A.L.A

Gorpuzkien bilaketaren inguruko txostena aurkeztu du Jaurlaritzak. Adituek diote litekeena dela Beltranen gorpuzkiak disolbatuta egotea
<b>Zalla. </b> Gertatutakoa salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Beltranen jaioterrian. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Beltran bilatzeari utzita, ardurak argitzeko eskaera gailendu da orain

Ainhoa Larretxea Agirre

Jaurlaritzak jakinarazi du eten egin dutela beharginaren bilaketa. Oposizioak, gehiengo sindikalak eta Zaldibar Argituk Jaurlaritzari eskatu diote bere ardura hartzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.