Albistea entzun

Osasun txostenek AstraZenecaren txertoarekin lotu dute Nafarroan hil den militar baten heriotza

35 urteko militar bat tronbosi baten eraginez hil zen Nafarroan, txertoa hartu eta egun gutxira. Robles Espainiako Defentsa ministroak esan du txertoa dela heriotzaren kausa, «inolako zalantzarik gabe».

Bi militar, Aitzoaingo kuartelean egin duten ekitaldian, gaur goizean.
Bi militar, Aitzoaingo kuartelean egin duten ekitaldian, gaur goizean. Villar Lopez / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko maiatzak 3 07:17

Espainiako Lurreko Armadaren Aitzoaingo kuartelean, Berriobeiti udalerrian (Nafarroa), militar bat hil zen joan den apirilaren 23an. 35 urte zituen, eta egun batzuk lehenago immunizatu zen COVID-19aren aurka, AstraZenecaren txertoaren bidez. Nafarroako Gobernuak berehala jakinarazi zuen Botiken Espainiako Agentziak ikerketa bat abiarazi zuela argitzeko txertoaren eta heriotzaren artean loturarik ote zegoen. Gaur, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak adierazi du txertoaren ondorioz hil zela.

«Eman dizkiguten osasun txostenetan ez dago inolako zalantzarik: txertoa jarri izanak eragin zuen heriotza», adierazi du, agerraldi batean. Aitzoaingo kuartelean izan da gaur, hildako militarra oroitzeko egin duten ekitaldi batean. Bisita horretan izan dira, Roblesez gain, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria ere.

Roblesek adierazi du militarraren heriotza «oso albiste gogorra» izan dela, baina nabarmendu du «garrantzitsua» dela herritarrek txertoa hartzea. «Oso gogorra da, eta horrelako egoerak gertatzen dira, baina txertoa da egoerari aurre egiteko modurik onena», esan du.

Hildako militarrak apirilaren 7an hartu zuen AstraZenecaren txertoa; 21ean ondoezik sentitu zen etxean, eta zorabiatu egin zen. Ospitaleratu egin behar izan zuten, eta bost egunen buruan hil egin zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

CO2 neurgailu bat Iruñeko taberna batean, airearen kalitatea ona dela adierazten. ©JESUS DIGES / EFE

Nafarroako Gobernuak baieztatu egin du ostatu barruak irekiko direla

Maria Ortega Zubiate

Astelehenetik aurrera izango da; gehienez edukieraren %30 erabili ahalko dute. CO2 neurgailuak jartzen badituzte, guztiz bete ahal izango dituzte establezimenduak
<b>Zalla. </b> Gertatutakoa salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Beltranen jaioterrian. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Beltran bilatzeari utzita, ardurak argitzeko eskaera gailendu da orain

Ainhoa Larretxea Agirre

Jaurlaritzak jakinarazi du eten egin dutela beharginaren bilaketa. Oposizioak, gehiengo sindikalak eta Zaldibar Argituk Jaurlaritzari eskatu diote bere ardura hartzeko
Euskarazko haur eskolen aldeko manifestazio bat, iaz. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Haur eskoletako 165 familia euskarazko lerrorik gabe utziko ditu Iruñeko Udalak

Ion Orzaiz

HE Gurasoek salatu dute udalak eskola bakarrean eskaintzen duela murgiltze eredua. Bilera eginen dute asteartean, «aukerak aztertzeko»

 ©MONIKA DEL VALLE /FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna