Albistea entzun

Kolonbia

Kolonbiako Ogasun ministroak kargua utzi du, protestak baretzeko asmoz

Lan, pentsio eta osasun erreformak «gelditu arte» jarraitzeko eskatu dute protesten deitzaileek. Gutxienez hemeretzi lagun hil dituzte istiluetan.

Manifestariak, gaur, Ivan Duque presidentearen auzora iristen.
Manifestariak, gaur, Ivan Duque presidentearen auzora iristen. Carlos Ortega / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2021eko maiatzak 4

Alberto Carrasquilla Kolonbiako Ogasun ministroak kargua utzi du bart, horrela istiluak baretuko direlakoan. Dagoeneko sei egunez ari dira herritarrak protestan kalean, Ivan Duque presidentearen Gobernuak ezarri nahi zuen zerga erreformaren kontra. Kolonbiako Herri Defendatzailearen arabera, 19 pertsona hil dira dagoeneko, eta 800 zauritu.

Carrasquilla 2018tik zegoen agintean, eta hura izan da huts eginiko zerga erreformaren protagonista nagusietako bat. Gobernuak BEZa eta bestelako zerga ez-progresiboak handitu nahi zituen, izurriak estatuaren kutxetan eragindako zuloa estaltzeko. Horrek langileen eta erdiko klase haserrea eragin du.

Carrasquilla ordezkatzeko, Jose Manuel Restrepo izendatu du presidenteak Ogasun ministro. Orain arte, Merkataritza, Industria eta Turismo ministroa izan da Restrepo.

Azken egunetako protestek behartuta, gobernuak atzera bota du ezarri nahi zuen zerga erreforma, baina harago doaz manifestarien eskariak. Gizarte erakundeek, ikasleek, sindikatuek eta kolektibo indigenek deia egin zuten atzo Cali hirian protesta egiteko. «Bataila bat irabazi dugu zerga erreforma atzera botatzeko gobernuaren erabakiarekin, baina ez dugu borroka irabaziko lan erreforma, osasun erreforma eta pentsio erreforma biltzen dituen Duqueren paketea atzera bota arte eta hildakoei, zauritutakoei eta harrapatutakoei justizia egiten zaien arte», adierazi zuten ohar batean.

Hildako eta zaurituez gain, protesten deitzaileek jakinarazi zuten bost lagun desagertuta daudela, seik begia galdu dutela eta emakume bat bortxatu dutela istiluen aurkako agenteek. Segurtasun indarren bortizkeria gogor salatu dute manifestariek azken egunetan, baina egoeraren larritasuna haien bizkar utzi du Ivan Duque presidenteak, eta, gainera, militarrak kalera bidaltzea erabaki zuen larunbatean, protestei aurre egiteko.

Pandemiak utzitako zulo ekonomikoari buelta emateko neurri arranditsu gisa aurkeztu zuen Duquek zerga erreformaren proiektua, eta, horren bidez, estatuko finantza publikoak 5.220 milioi euro baino gehiagorekin diruztatuko zirela hitzeman zuen; besteak beste, zerbitzu publikoei %19ko BEZa ezarrita. Oposizioa eta herritarrak gainera etorri zitzaizkion, ordea, eta presio horrek proposamena atzera botatzera behartu zuen. «Kontsentsuen fruitu» izango den beste proiektu bat lehenbailehen garatzen hastea da haren asmoa orain.

Eredu ekonomikoen arteko talka azalarazi dute protestek, eta oligopolioen eta enpresa handien mesedetan aritzea leporatzen diote manifestariek gobernuari. Egiteko modu horren ordezkaritzat dute Alberto Carrasquilla Ogasun ministroa, eta haren ministerioan sortutakoa da atzera bota duten zerga erreforma. Horregatik, protesten jomugan dago, eta dimisioa eskatzen ari zaizkio herritar asko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Konstituzioa aldatzen ez den bitartean, egoerak berdin segituko du»

Cecilia Valdez

Txileko konstituzio berria idatziko duen 155 kideko batzordea aukeratuko dute herritarrek gaur eta bihar. Testua aldatzearen alde dauden ezkerreko alderdiak banatuta aurkeztu diren arren, nahikoa babes lortuko duten itxaropena du Atriak.
Bi lagun Israelen bonbek suntsitutako eraikin baten hondakinen artean, atzo, Gazan. ©MOHAMMED SABER / EFE

Gazako setioa gogortu du Israelek, inbasioa hastekotan den honetan

Julen Aperribai

Tel Avivek orain arteko erasorik luzeena egin du, eta tropak lurrez inbaditzeko zain dauzka. Istiluak izan dira Zisjordanian ere, eta hamar palestinar hil dituzte han dagoeneko. Gazan hildakoak 126 dira

Legault lehen ministroa eta Jolin-Barrette Justizia ministroa, lege proiektuaren berri emateko agerraldian. ©Emilie Nadeau / Quebeceko Gobernua

Quebecek frantsesa babestu nahi du

Ander Perez Zala

Hizkuntzak izan duen gainbehera argudiatuta, François Legault lehen ministroak gizarteko arlo guztiei eragingo liekeen lege proiektu bat aurkeztu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.