Albistea entzun

Mexiko

Gutxienez 23 pertsona hil dira Mexiko Hirian, metro istripu batean

Zubi bat jausi egin da, eta zenbait bagoi trafiko handiko etorbide batera erori dira. 70 pertsona zauritu dira ezbeharrean.

Ezbeharraren irudi bat, airetik hartua.
Ezbeharraren irudi bat, airetik hartua. Sachenka Gutierrez / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko maiatzak 4 16:24

Mexiko Hiriko metroaren 12. linean, Olivos eta Tezonco geltokien artean, zubi bat erori egin da bart, eta trena errepidera amildu da handik. «Zoritxarrez, habe batek amore eman du konboia igaro denean», adierazi du Claudia Sheinbaum Mexiko Hiriko gobernuburuak. Gutxienez 23 pertsona hil eta beste 70 zauritu dira ezbehar horretan.

Jose Alfonso Suarez del Real Mexiko Hiriko Gobernu idazkariak esan du zaurituak Tlahuaceko eta Iztapalapako ospitaleetara eraman dituztela. Ez dago argi zein diren hildako gehienak, metroko bidaiariak ala azpian harrapatutako oinezko edo gidariak.

Lehen irudietan zabaldu denez, bi bagoi erori dira Tlahuac hiribidera, eta dozenaka ibilgailu zebiltzan han. Larrialdi zerbitzuak berehala joan dira zaurituak artatzera eta trena bidetik kentzera. Zubia hogei bat metrotara dago, eta bi bagoiak V forman geratu dira handik zintzilik.

Larrialdi zerbitzuak lanean, istripuaren lekuan. SASHENKA GUTIERREZ / EFE

Marcelo Ebrard gobernuburu zenean eraiki zuten instalazio hori. 12. linea 2012ko urriaren 30ean inauguratu zuten, baina 2014ko martxoan itxi egin behar izan zuten, huts batzuengatik, eta zatika jarri zuten berriz martxan, 2015eko urriaren eta azaroaren artean. Miguel Angel Mancera alkatearen agintaldian berritu zuten zati hori, eta, hainbat hedabidek jaso dutenez, herritarrek adierazi dute egitura ahulduta geratu zela 2017ko iraileko lurrikaren eraginez.

Mexiko Hiriko metroan sei milioi pertsona inguru ibiltzen dira lanegunetan. Hainbat elkartek salatu izan dute instalazioak prekarioak direla, eta behar besteko mantentze lanik egiten ez dutelako eteten dela zerbitzua horrenbeste aldiz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Gobernuaren aurkako manifestariak, atzo, Medellinen. ©Luis Eduardo Noriega A. / EFE

Elkarrizketen zain, protestek ez dute etenik

Iosu Alberdi

Azken zortzi egunetako manifestazioetan, gutxienez 31 lagun hil ditu Poliziak, eta mila inguru zauritu. Gobernua hainbat erakunderekin bildu da, baina oraindik ez grebarako deia egin duten taldeekin.

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa, iragan otsailean, hauteskunde kanpaina hasi aurreko hitzordu batean. ©WILL OLIVER / EFE

SNPk gehiengo osoa nahi du «Eskoziaren historiako bozik garrantzitsuenetan»

Ander Perez Zala

Bigarren independentzia erreferenduma eta Erresuma Batuaren batasuna daude jokoan gaur egitekoak diren parlamenturako hauteskundeetan

David Beriaini egindako omenaldia Artaxoan (Nafarroa). ©Jagoba Manterola / Foku

Burkina Fasoko armadak zortzi lagun hil ditu, ustez Beriainen eta Fraileren hilketan zerikusia zutenak

Paulo Ostolaza

Armadak gaur eman du albistearen berri, baina ez du informazio gehiago plazaratu.

Maliko behin-behineko presidente Bah Ndaw eta Frantziako estatuburu Emmanuel Macron, Parisen, joan den urtarrilean. / ©Yoan Valat, EFE

Frantziako kazetari bat bahitu du Malin Al-Qaedaren gertuko talde jihadista batek

Arantxa Elizegi Egilegor

Apirilaren hasieran desagertu zen Olivier Dubois kazetaria, Gao hirian. Taldeak bideo bat zabaldu du sare sozialetan bahiketaren berri emanez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna