Albistea entzun

Joan-etorriak, biltzeko eskubidea eta ordutegiak mugatu nahi ditu Jaurlaritzak, astelehenetik

Espainiako Gobernuak alarma egoera luzatzen ez badu, ostiralean aurkeztuko du Urkulluren gobernuak bere dekretua, eta astelehenean sartuko da indarrean.

Bingen Zupiriaren eta Gotzone Sagarduiren artxiboko irudi bat.
Bingen Zupiriaren eta Gotzone Sagarduiren artxiboko irudi bat. Mikel Arrazola/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maria Ortega Zubiate -

2021eko maiatzak 4 10:48

Atzo aurreratu zuen Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta gaur berretsi du Bingen Zupiria bozeramaileak: maiatzaren 9an Espainiako Gobernuak alarma egoera luzatzen ez badu, Jaurlaritzak berak ezarriko ditu neurriak. Iragarritako dekretu horrek mugimendua, gaueko ordutegiak eta biltze eskubidea arautu ahalko dituela adierazi du Zupiriak. Alarma egoera luzatu ezean, ostiralean aurkeztuko du dekretua Jaurlaritzak, datorren astelehenean, maiatzak 10, indarrean sartzeko: dena den, Zupiriak ez du dekretuaren beste nondik norakorik aurreratu.

«Datozen hilabeteetan neurriak hartzen jarraitu beharko dugula aurreikusi dute. Datorren uda ez da normala izango. Hilabete hauetan guztietan ikusi dugu mugimendua, biltze eskubidea eta gaueko ordutegiak arautzea eraginkorra dela». Horrela azaldu du Zupiriak Jaurlaritzaren helburua neurriak jartzea dela, autonomia estatutuak jasotako konpetentzien barruan betiere. Neurri horien berme juridikoaz galdetzean, «ahalik eta babes handiena» izaten ahaleginduko direla adierazi du.

Jaurlaritzako bozeramaileak ez du aurreratu nahi izan dekretu berriaren informaziorik, eta ez du Jaurlaritzaren iritzirik jakinarazi Espainiako Ministroen kontseiluak onartutako dekretu berriaren inguruan. Dekretu horretan baimendu dute Auzitegi Gorenera jotzea «babes juridiko bila» ezarritako neurri murriztaileren bat bertan behera uzten badu auzitegiak.

Dena den, gogorarazi du Urkulluk Pedro Sanchez Espainiako presidenteari zera eskatu ziola: alarma egoera estatu osoan luzatzea. Datozen asteetako egoera kudeatzea «zaila» izango dela aitortu du, baina osasunaren eta ekonomiaren arteko oreka bilatzen saiatuko direla.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ertzainak itxiera perimetrala kontrolatzen. ©Endika Portillo / Foku

Euskal Herri osoa arintze fasean da

Berria

Espainiako Gobernuak gauerdian indargabetu du alarma egoera, eta Hegoalde osoan libre dira joan-etorriak gaurtik aurrera. Nafarroan etxeratze agindua indarrean da oraindik. Ipar Euskal Herria astelehenetik dago arintze fasean.

PCR probak egiteko gune bat, Iruñean, artxiboko argazki batean. ©Iñigo Uriz/ Foku

Positiboen kopurua jaitsi egin da Hegoaldean, baina tasa %6ra igo da ia

Berria

537 kasu atzeman dituzte osasun erakundeek; bezperan baino 150 gutxiago, 3.000 proba gutxiago eginda. Oraindik 202 gaixo larri daude ZIUetan.

Ipar Euskal Herriko erakundeetako eta ikastoletako ordezkariak, Herri Urratseko agerraldian. ©Herri Urrats

Herri Urrats handiaren faltan, 30 txiki

Berria

Ikastola bakoitzak bere festa ospatu du gaur, pandemiak baldintzatutako bigarren Herri Urratsen. Seaskak bosgarren kolegioa behar du, eta Boga kanpaina abiatu du dirua biltzeko asmoz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.