Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Enpresak

Muruetaren ontzi bat finantzatuko dute Kutxabankek, Abancak eta Nafarroako Rural Kutxak

Ontzi hibrido bat izango da, eta petrolio produktuak garraiatuko ditu.

Mureloil enpresarentzat egingo duten itsasontzi hibridoa.
Mureloil enpresarentzat egingo duten itsasontzi hibridoa. Murueta Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko maiatzak 10 14:47

Euskal Herriko finantza erakundeak ere sartuta daude ontzien eraikuntzako finantzatzeko sisteman, tax lease izenekoa. Gaur jakin denez, Kutxabankek, Abancak —harena da Bankoa— eta Nafarroako Rural Kutxak finantzatuko dute Murueta ontziolaren enkargu bat. Diruaren %42,1 aurreratuko du Kutxabankek, %31,6 Abancak, eta %26,3 Rural Kutxak.

Zehazki, petrolio produktuak garraiatzeko ontzi hibrido bat izango da hiru bankuek finantzatuko dutena. Bilboko Murueoil enpresak eskatutakoa da, eta uneotan ari dira eraikitzen Murueta ontziolan. 2022ko uztailerako bukatu behar dute.

Murueta ontziola egiten ari den ontzi berritzailearen ezaugarri nagusia da propultsio elektriko diesel eta hibridoa konbinatuko dituela; horri esker, isuriak hutsaren hurrengoak izango dira portuan, eta berotegi efektuko gasak % 30 baino gehiago murriztuko dira nabigazioan.

Mureloil ontzi enpresak erregaia eta petrolio produktuen isuriak jasotzeko zerbitzuak garraiatzen ditu; horretarako, lau ontzi ditu 17.500 tonako karga ahalmenarekin, eta 25.000 tonara iritsiko da orain eraikitzen ari den ontziarekin.
 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

TRAKTOREAK, MOTORRAK BEROTZEN

Xabier Martin

Nekazari eta abeltzainak mobilizazioak prestatzen ari dira abendurako. Salatu dute ekoizpen kostuen garestitzeak etekinik gabe utzi dituela, eta Eguberrien atarian berriro gizarteratuko dute «marra gorri guztiak» gainditu direla.

 ©BERRIA

«Kontsumoa apalduko ote den beldur dira saltoki handiak»

Xabier Martin

Egañak dio janariaren sektorea apala dela Hego Euskal Herrian, eta kalitatearen bidez lehiatu behar dela, kontakizun egokiak sortuz, «neurrian eta prezioan» ez duelako zer eginik.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU
Europako Batzordearen egoitza, Bruselan. ©OLIVIER HOSLET / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.