Euskal Herriko finantza erakundeak ere sartuta daude ontzien eraikuntzako finantzatzeko sisteman, tax lease izenekoa. Gaur jakin denez, Kutxabankek, Abancak —harena da Bankoa— eta Nafarroako Rural Kutxak finantzatuko dute Murueta ontziolaren enkargu bat. Diruaren %42,1 aurreratuko du Kutxabankek, %31,6 Abancak, eta %26,3 Rural Kutxak.
Zehazki, petrolio produktuak garraiatzeko ontzi hibrido bat izango da hiru bankuek finantzatuko dutena. Bilboko Murueoil enpresak eskatutakoa da, eta uneotan ari dira eraikitzen Murueta ontziolan. 2022ko uztailerako bukatu behar dute.
Murueta ontziola egiten ari den ontzi berritzailearen ezaugarri nagusia da propultsio elektriko diesel eta hibridoa konbinatuko dituela; horri esker, isuriak hutsaren hurrengoak izango dira portuan, eta berotegi efektuko gasak % 30 baino gehiago murriztuko dira nabigazioan.
Mureloil ontzi enpresak erregaia eta petrolio produktuen isuriak jasotzeko zerbitzuak garraiatzen ditu; horretarako, lau ontzi ditu 17.500 tonako karga ahalmenarekin, eta 25.000 tonara iritsiko da orain eraikitzen ari den ontziarekin.