Albistea entzun

Osasuna 3-2 Cadiz

Ondo bukatzen segitzeko garaipena

Hiru puntu batu ditu Osasunak, Sadarren Cadizi irabazi eta gero. Budimirrek (2) eta Roberto Torresek sartu dituzte golak nafarrentzat.

FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko maiatzak 11

Osasunak hiru puntuak eskuratu ditu gaur Cadizen aurka, Sadar estadioan. 3-2 irabazi dio azken-hirugarren jardunaldian; etxekoen golegileak Budimir (2) eta Roberto Torres izan dira. Kroaziako aurrelariak egin du lehen gola 38. minutuan, baina 49.ean berdindu egin du Saponjicek, penaltiz. Budimir azaldu da berriz, 75.ean, Osasuna aurretik jartzeko, eta Torresek egin du hirugarren gola, 86. minutuan, penaltiz. Kanpotarren bigarrena eta azkena Pereak egin du, 91.ean.

Osasunak 44 puntu dauzka orain, eta gaurkoarekin Jagoba Arrasatek taldeari jarritako helburua betetzen hasi da: ondo bukatzea liga. Haren ustez, oso garrantzitsua baita ondo amaitzea. Izan ere, kontrakoa eginez gero, datorrena ere "gaizki" hasiko litzatekeela dio. Azkeneko bi jardunaldietan hauek dira Osasunaren partidak: Atletico Madrilen zelaian datorren igandean, eta azkenekoa, Sadarren, Realaren aurka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Diziplina, lana eta hobetzeko gogoa izan dira nire kirol ibilbideko zutarriak»

Ainara Arratibel Gaston

Ez da ohikoa futbolari batek 27 urterekin erretiroa hartzea. Hala egin du Iparragirrek. «Nire gorputzari eta buruari entzun, eta atzetik datozenei lekua egiteko garaia dela sentitu dut», dio.
Joan Peñarroya Baskoniako entrenatzailea, haserre, herenegun Badalonan jokatutako norgehiagokan. ©ALEJANDRO GARCIA / EFE
Jimmy Butler Miamikoa. ©J. GUNTHER / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...