Albistea entzun

Garraioa

Oposizioak bidesariekin «tematzea» egotzi dio Gipuzkoako Aldundiari

Garraiolariei dirua itzultzeko eskatu dute EH Bllduk eta Elkarrekin Podemosek. Aldundiaren jarrera «arduragabea» da, Hiruren iritziz

N-1eko ordainsariaren aurkako protesta, Hiruk deitutakoa, 2015eko urrian.
N-1eko ordainsariaren aurkako protesta, Hiruk deitutakoa, 2015eko urrian. Juanan Ruiz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko maiatzak 16

Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 eta A-15 autobideetan kamioiei jarritako bidesariei eusteko hirugarren arau bat iragarri izana kritikatu dute oposizioko taldeek. Epaitegiek lehen bi arauak baliogabetu ondoren, ordainsariekin «tematzea» eta «jarrera arduragabea» izatea aurpegiratu diote Markel Olanoren gobernuari. Beldur dira garraiolariei dirua orain ez itzultzeak kostuak handituko dituela.

Oposizioko talde nagusiak, EH Bilduk, hitz gogorrak erabili ditu aldundiaren jarrera epaitzeko. «Txapuza, harrokeria eta kudeaketa txarra» leporatu diote Juan Karlos Eizagirre eta Estitxu Elduaien batzarkideek. Haien ustez, EAJren eta PSEren gobernuak alde batera utzi beharko lituzke «arduragabekeria, inprobisazioa eta inposaketa», eta ordainsariak berehala eten beharko lituzke. Gainera, kobratutako dirua itzuli beharko lieke 2018az geroztik N-15 eta A-15 erabiltzeagatik pagatu duten kamioilariei. 35 milioi euro dira, koalizioak kalkulatu duenez.

Antzeko hitzak erabili ditu Arantza Gonzalez Elkarrekin Podemoseko batzarkideak ere: «Erabat ulertezina da foru gobernua ordainsariekin tematzea, badaezpada ere logikoena izango litzatekeelako [ordainsaria] etetea, eta ez hainbat milioiren itzulketari aurre egin behar izatea». Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretarako diputatuak «segurtasun juridikorik gabe» beste arau bat iragarri izana gaitzetsi du Gonzalezek, «kalte handia egin diezaiokeelako foru kutxari».
PPko batzarkide bakarrak, Juan Carlos Canok, «egia judizialari egokitzeko» eskatu dio Olanoren gobernuari., «ez baita nahikoa arrazoia duela pentsatzea».

Hiruk dirua bueltan nahi du

Ordainsarien aurkari historikoa izan den aldetik, Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak gustura hartu du Espainiako Auzitegi Gorenak aldundiaren azken helegitea onartu ez izana. Eta, gaizki, berriz, aldundiak hirugarren arau bat iragartzea. «Hiruk ez du ulertzen foru aldundiaren jokabide temati eta zentzugabe hori, auzitegiek behin eta berriz baliogabetutako sistemari eustea, jakinik interesak, errekarguak, zehapenak eta kostu bidegabeak sortuko dituela, guztion diruarekin ordaindu beharko direnak. Administrazioa arduragabe ari da, argi eta garbi».

Horregatik, bi eskaera egin ditu Hiruk: behin-behinean sistema bertan behera uzteko, eta garraiolariei «bidegabeki» kobratutakoa berehala itzultzeko ofizioz, eskaeren zain egon gabe. «Sistema automatikoa da, zuzenean kobratzen zaie garraiolariei kamioia errepide horietatik pasatzen den aldi bakoitzeko, eta itzulpena automatikoki egiteko zailtasunik ez dago; datu guztiak dituzte, eta erabiltzaileak ondo identifikaturik; beraz, ez dago itzultzeak atzeratzeko arrazoirik».  

Bidesarien aurkako bere argudioak gogorarazi ditu Hiruk. «Bide-azpiegiturak ondasun publikoak dira, denok ordaintzen ditugu zergen bidez, guztiok gara horien erabiltzaileak. [...] Bidesariak garraiolariei bakarrik ezartzea baztertzailea da, errepideen berrordainketa azkenari kargatzea, katearen zatirik ahulenari. Azken finean, errepideen erabiltzailea produktua bera da, kontsumitzailearengana iritsiko dena. Garraiolaria bitartekaria besterik ez da».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mitxel Lakuntza hizketan, gaur, Bilboko manifestazioa. ©ELA sindikatua

ELAk lan eta pentsio erreformak indargabetzeko aldarrikatu du Hegoaldeko hiriburuetan

Paulo Ostolaza

Sindikatuak Ez gaitzazue Madrilen saldu lelopean egin ditu mobilizazioak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Ez dute baztertu greba orokorra deitzeko aukera.

Markos okindegiko irudia. ©Juan Carlos Ruiz

Argindar fakturak beldurtuta

Ibai Maruri Bilbao, Bizkaiko Hitza

Azken hilabeteetan biderkatu egin da argindarraren prezioa; markak hausten ari da. Etxeetako fakturetan ez ezik, enpresetakoetan ere igarri dute. Sidenorrek, adibidez, lan egiteari utziko dio hogei egunez, urtea amaitu arte, aurrezteko. Enpresa eta negozio txikiak ere ahal duten moduan ari dira aurre egiten.

Pedro Sanchez eta Ursula von der Leyen, Madrilen. ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
Medgazen galdarak Almeriako (Espainia) El Perdigal hondartzan. ©MEDGAZ

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.